Zirrikituetatik begira

M-15, Suminduak

Josu. Torre - Domingo, 14 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 08:46h

bASERRI giroan sortu hazi eta hezi garenontzatzat, maiatzeko 15.ak urteko jai itxura izaten zuen. Aita, sindikatu edo hermandadeko, meza nagusi ondoren, bazkarira edota egun osorako aisia hartzen zuen bitartean, amak etxean geundenentzat, mezatik bueltan, bazkari espezial samarra, eskolan ere oporra izaten zelako garai batean. Esan ez dizuetenei, nekazaritzan hilabeterik neketsuenean egun librea hartzeak ba zuen aitzakia. Umeok sinetsirik geunden goiz goizetik mezatan geunden bitartean San Isidro berak egiten zituela labrantza lanak, zerutik jaitsita;Don Juan Miguel parrokoak, santuari berari ere pekatua zela esango zion arren. Santukeri edo aspaldiko sineskeri kontuak, nonbait. Goian , izenburuan, jarri dudan data seinua 15M, beste zentzu hurruna bilakatu zen duela zazpi urte, hainbat hilbetetan, lehenik Madrilen eta gero hainbat eta hainbat hiritan, izan ziren mobilizizio edo, zehatzago, ‘eserialdia’ren ondoren. Denetariko iritzi edota balorazioak eman ziren mogimendu haren inguruan. Hurrengo lau urteetan oroimenak nabarmen zurbilduz joan ziren, desagertzearaino. Tartean, ondorio gisa, alderdi politikoen sorrera eman zen. Lehenik, ia arrakasterik izan ez zuen, “X” alderdia 2013.ean eta, urtebete geroago, gaurdaino indarrez hedatu ari den “Podemos”. Badira ahotsak eta aburuak azken hau ez dela 15M horren ondorio zuzena diotenik baina bai han sortu ziren ideia eta asmoei gehien hurbiltzen dena, zeharka izan arren. Suminduak, haserretuak (indignados) izatetik Espainiako politikan mantso mantso higitzera joan direnak. Bihar izango den datatik harago, hilebeteotan EHn abian den ‘uhinak’ erakarri dit gaurko seta edo tema berba bide. Kasik inolako antzik ikusten ez diodan arren, nire inguruko asko eta askok, subiranotasunaren inguruko galdeketak ba duelako M-15 harekin zerikusirik. Funtsean, edo teorian, alderdi edo erakundeetatik landa eta harago izan behar duelako, erabakiak gure esku uzteko. Zalantza bizia dut, dena den, gizartearen sumindura hainbestekoa ote den.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120