Egiptoko gazteen horma isildua

Kairoko Mohamed Mahmoud kalea ‘errepublika independente’ bat izan da hainbat urtez. Bertako muralak adierazpen askatasunaren sinbolo bihurtu dira. Egungo erregimen militarrak, halere, den-denak estali ditu

ANE IRAZABAL - 2017(e)ko maiatzaren 14a, igandea - 11:54etan eguneratua

Mohamed Mahmoud kaleak aire libreko museo izateari utzi dio. Irudietan, grafitiz beteriko bertako hormak, duela urte gutxi batzuk.

Mohamed Mahmoud kaleak aire libreko museo izateari utzi dio. Irudietan, grafitiz beteriko bertako hormak, duela urte gutxi batzuk. (A. IRAZABAL)

Galería Noticia

Mohamed Mahmoud kaleak aire libreko museo izateari utzi dio. Irudietan, grafitiz beteriko bertako hormak, duela urte gutxi batzuk.

Istorio andana ditu konta-tzeko Tahrir enparantza eta Barne Ministerioa batzen dituen arteria nagusiak. Mohamed Mahmoud kalea gazte egiptoarren txokorik kuttunena da. Bertan kokatzen da Unibertsitate Amerikarraren egoitza zaharra eta han hezurmamitu dira Egiptoko mugimendu intelektual asko eta asko.

Gure azken topaketatik lau urte pasa dira eta berriz ere hitzordua egin dugu Ammar Abo Bakr grafitigilearekin. Kafetegi txiki batean elkartu gara eta gaurkoan ez du argazkirik atera nahi. Abo Bakr duela hamabost urte iritsi zen Luxorretik Kairora, askatasuna arnasteko helburuz. Artea ez zen balio erantsi bat bere familian, eta, horregatik, atzean utzi zuen iragana. “Bizitza berri bati ekin nion hiriburuan. Gurasoek ez zuten nire erabakia babestu, beraz, nire kabuz ordaindu behar izan nituen ikasketak”, gogoratu du.

Luxorreko artista Egiptoko iraultzaren protagonistetako bat da, baina azken hilabeteetan hainbat atxiloketa pairatu ditu: “Nahiko tristea da, baina herri honetan mehatxupean gaude grafitilariak. Beldur naiz”, diosku arduratuta. Izan ere, 2013ko estatu kolpe militarretik oposizioko ahots guztiak isildu ditu Abdel Fa-tta al Sisi presidenteak;lehenik politikariak, gero ekintzaileak, eta ondoren kazetariak eta artistak.

INOIZ BAINO ISILAGO Egiptok atzean utzi du iraultzaren eta adierazpen askatasunaren aldeko borrokaren garaia. Kairoko kaleak inoiz baino garbiago daude, baina, aldi berean, inoiz baino isilago eta ilunago. Halere, iraultzaile bat baino gehiagok oraindik muturrak sar-tzen ditu txoko ezkutuetan. Bye Bye Revolution. Hello Involution esaten du Tahrir plaza ikonikoko sinadura batek. “Lehen edozein txokotan topa zitezkeen muralak. Orain, berriz, zuriz estalita daude, errepresioaren koloreaz”, kontatu du Abo Bakerrek.

Baina Egiptoko grafitilariak ez daude amore emateko prest. Faraoien herrian oso sustraituta dago muralen artea, eta, antzinateko tenpluetako artelanak aldarrikatuz, From Faraons to Revolution aldizkaria sortu du artista talde batek. Abo Baker da sortzaileetako bat. Aldizkarian ez dira egileen izenak ageri. “Hilabetekaria da eta Kairoko kafetegietan banatzen dugu. Bost grafitilari gaude proiektuaren atzean, baina ez ditugu gure marrazkiak sinatzen”, dio artistak. Zentsura garaitzeko egin behar diren trikimailuak ondo baino hobeto ezagu-tzen dituzte gazte egiptoarrek.

Abo Bakerrek emozioz azaltzen digu aldizkariaren xedea: “From Faraons to Revolution doakoa da. Uste dugu Egiptoko herritarrek ahaztu egin dutela 2011ko iraultza, eta guk gogoratu egin nahi diegu egiptoarren indarrak Hosni Mubarak diktadorea garaitu zuela”. Horretarako, era ironikoan jorra-tzen dira tortura, emakumeen kontrako indarkeria, ustelkeria eta sexu jazarpena.

Halere, arte adierazpena gizartera-tzeko eta kalera eramateko ahaleginak bere horretan jarraitzen du Abo Bakerren baitan: “Gau askotan aerosola hartu eta nire auzoan egiten ditut mural txikiak, irudi soilak. Ba-tzuetan erantzunak jasotzen ditut, bada, norbaitek ondoan beste irudi bat marratzen du. Grafitilarien sormenak bizirik dirau. Esperantza eta sormena ez dituzte inoiz lurperatuko”.

Eta horregatik Mohamed Mahmoud kalera itzuli gara beste behin. Duela lau urte ikusi genituen grafitien arrastorik ez da geratzen. Orain Al Sisi presidentearen irudi bat eta lora sorta bat daude margotuta. Kairoko kale ikonikoak aire libreko museo bat izateari utzi dio. “Kale soil bat da, gainontzeko kale guztiak bezala”, diosku Abo Bakerrek. Gazte egiptoarrak bi aldetara begiratu du eta burua jaitsi. “Tira, agian lau urte barru berriz ere grafitien loraldi bat biziko dugu, batek daki”, esan digu, etsita. Agurtu egin dugu elkar, eta, bakoitzak bere bidea hartu baino lehenago, sinadura txiki bat seinalatu digu: Revolution Never Dies (iraultza ez da inoiz hiltzen).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120