Zirrikituetatik begira

Sarasola, gorazarre

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 13 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

EUSKALDUNOI asko interesatzen zaigu euskara;niri, euskalduna naizen aldetik asko interesatzen zait euskara nahiz eta eguneroko bizitzan euskaren egoerari Atxagaren hura egin, alegia, ez ikusiarena, Kixmi Sindromepeko bizitza ez delako bizitza, batez ere.

Nik ere, zuetako askok bezala, ikusi nuen Ur HanditanEuskara XXI. Labirintoan. Eta gustatu egin zitzaidan, Ibon Sarasola, batez ere. Aitortu behar zaion lehendabiziko gauza bere buruaren kritika egin eta mea culpa kantatzea, Espainiako Estatuan, horretan oso espainolak gara, inoiz, inon, inola ere egiten ez dena;egin, gainera, tonu atseginean, are zirtolarian. Bejondeiola, horrela bere hitzek are autoritate handiagoa hartzen dutelakoz, hanka sartu duenez jakin baitezake hobe nondik jo dezakegun. Bigarrengo, nondik jo ez dakiela aitortu zuelakoz. Horrelako arazo potoloen aurrean, euskara batuaren norabidea eta erabilera eza, denok ere nahi genituzkeelako erantzun bakar eta errazak, baina, egon ez dago;eta Sarasolak hori iradokitzen baitu, esan bezala, bere diskurtsoaren azpian. Hirugarrengo, Bitakora Kaiera liburuan egin bezala, kaleko euskararen alde egiten duelako, kaleko euskara trakets, malaparteko, batua exkax, Leioako euskalki gaizki ahoskatuaren, ez-natural horren alde egiten duelako, horixe delako euskaldun gehienek egiten duten euskara. Laugarrengo, zuzentasunaren gainetik esaten denaren alde egiten duelako. Eta, azkenik, batuaren arrakasta azpimarratzen duelako.

Badakit euskal mundu perfektuan denok egingo genukeela azpeitiazkoitiera baina, euskaldun maiteok, ez gara mundu perfektuan bizi, areago espainolaren munduan bizi gara, euskal jendearen ehuneko barregarri batek “torloju” esaten duen mundu horretan, Euskaltzaindiak esanak esan. Horregatik gustatu zitzaidan Sarasola astelehen gaueko programa horretan. Neurritsu. Lorpenak loria-tzen;akatsak, bere buruarenak, besteak beste, onartzen. Eztabaida proposatu zuen. Aber noizko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120