38 taldek parte hartuko dute

Bilbo nazioarteko errugbiaren erakustoki izango da maiatzaren 20an eta 21ean

Universitario Bilbao Rugby Club taldeak antolatutako “Rugby Bilbao Hiria” nazioarteko lehiaketaren IV. edizioa da

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 13a, larunbata - 17:29etan eguneratua

Bilbo nazioarteko errugbiaren erakustoki izanngo da maiatzaren 20an eta 21ean.

Bilbo nazioarteko errugbiaren erakustoki izanngo da maiatzaren 20an eta 21ean.

Galería Noticia

Bilbo nazioarteko errugbiaren erakustoki izanngo da maiatzaren 20an eta 21ean.

Gaur goizean Bilboko Udaletxean “Rugby Bilbao Hiria” nazioarteko lehiaketa aurkeztu dute Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak;Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendariak;Aitor Jauregi, Universitario Bilbao Rugby Clubeko presidenteak;José Luis González, “Bilbao Hiria Saria” sariketaren epaimahaiaren ordezkari eta iazko edizioko sariaren irabazleak;eta Gervasio de la Fuente, Errugbiaren Bizkaiko Federazioko presidenteak.

BILBO. Lehiaketa maiatzaren 20an (zapatua) eta 21ean (domeka) Errekaldeko kiroldegian izango da. Sarrera doakoa izango da eta lehiaketan asteburu guztian 1.000 jokalari baino gehiagok parte hartuko dute. Jokalariak Bizkaiko, Estatuko eta atzerriko zenbait herritakoak dira.

Urtez urte, partaideen kopurua handitu egin den errugbi-lehiaketa honen arduradunek azaldu dutenez, 38 taldek parte hartuko dute Errekaldeko udal kiroldegian asteburuan. Edizio honetako aniztasuna azpimarratu dute antolatzaileek;izan ere, haur-kategoriako taldeez gain, emakumezko talde ugari eta, lehen aldiz, errugbi-talde inklusiboak egongo dira.

Era berean, Bilboko taldeak ez ezik, Euskal Herriko beste herri batzuetako, Madrileko, Valladolideko, Soto del Realeko, Colmenar Viejoko, Santanderreko eta baita Frantzia eta Irlandako taldeak ere egongo dira gure urian. Partiduak goizez eta arratsaldez izango dira eta sarrera doakoa izango da Bilboko herritarrei asteburuan errugbiaz gozatzera etortzeko adorea emateko.

RUGBY BILBAO HIRIA SARIAREN III. EDIZIOA

Horiek horrela, Universitario Bilbao Rugby Club taldeak ia 400 bazkide ditu. Talde honek Rugby Bilbao Hiria Sariaren bigarren edizioa aurkeztu du. Errugbiaren balioak;hau da, talde-lana, errespetua, diziplina eta kiroltasuna bere bizitzan, ibilbide sozial eta profesionalean, islatzen dituen Bizkaiko pertsona, enpresa edo erakunde bat saritzea eta hori guztia agerian uztea da sari horren xedea.

Bigarren edizio honetan epaimahaiak azaldu duenez Pilar Gradosi, Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioko presidenteari ematea erabaki du.

Saria emateko epaimahaia osatu dutenak hauexek izan dira: Gervasio de la Fuente Ibarluzea, Bizkaiko Rugby Federakundeko presidentea;Juan Carlos Erkoreka;Joanes Urkixo Beitia idazle eta gidoilaria;Isidro Elezgarai Esteban, Euskadiko Unicef erakundeko presidentea;Jesus Askorbebeitia, Bilbao Rugby Club taldearen Zuzendaritza Batzeko kidea;José Luis González, iazko sariaren irabazlea;eta Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia eta Bilbao Kirolak erakundearen Administrazio Kontseiluko presidentea.

José Luis Gonzálezek, epaimahaiaren izenean, balioetan prestatzearekiko eta heztearekiko konpromisoagatik eta horiei emandako baldintzarik gabeko laguntzagatik Pilar Gradosi saria ematea erabaki dutela azaldu du eta sarituak gizarteratzearen alde egindako lana azpimarratu du.

Era berean, Universitario Bilbao Rugby Clubeko eskolako gazteek saritutakoaren esperientziatik ikasteko Pilar Gradosekin topaketa bat izango dutela datorren barikuan, maiatzak 12, 19:00etan hasita, Euskal Museoaren atrioan eta orduan Bilboko alkate Juan María Aburtok emango diola saria azaldu du José Luis Gonzálezek.

PILAR GRADOS, GIZARTERATZEAREN ALDEKO LANAREN EREDUGARRI

Etorkizunean gure gizartearen arduradunak izango diren gazteekin lan egiten du Universitario Bilbao Rugby Club taldeak eta bere ustez badu erantzukizuna gazte haien prestakuntzan. Izan ere, kirol honi lotu-lotuta agertzen dira zenbat balio, hala nola, elkartasuna, kideekiko eta arerioekiko errespetua, ahalegina eta talde-lana;balio horiek errugbiaren izaeraren zati direlako.

Errugbiari tradizioz lotuta egon diren eta nabarmendu behar diren balioei dagokienez, euren ibilbide pertsonal eta profesionalean eredugarriak diren pertsona asko daude Bilboko gizartean. Joko-zelaian eta joko-zelaitik kanpo, gure gizartean, garrantzitsuak dira errugbiaren balioak. Hori dela-eta, bigarren edizioko saria Pilar Grados Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioko presidenteari ematea erabaki dute.

Gazte-gaztetatik gizarte-mugimenduan inplikatuta egon da, bai gazteen jarduerak dinamizatzeko arloan, bai gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden familiei arreta emateko Caritasek ematen duen laguntzaren arloan. Pilar Grados 1992an graduatu zen Psikologian, Deustuko Unibertsitatean eta aldi hartan ume biren ama bihurtu zen. Nagusiak, orain 28 urtekoa denak, Down Sindromea du.

Maila pertsonalean, lanbide-ibilbidearekiko paraleloan, Pilar Gradosek modu aktiboan kolaboratu du Down Sindromearen Fundazioarekin honen sorreratik;lehendabizi, ama eta bazkide gisa eta duela 4 urtetik presidentea izanik. Urte hauetan beste familia batzuekin batera euren seme-alaben gizarteratzearen alde, euren eskubideen alde eta bizi-kalitatearen alde borroka egin du, baita familiei laguntza emateko ere.

Lanbide-ibilbidean hasiera-hasieratik gizarte, enplegu eta ezintasunen arloko esku-hartzean lan egin du eta azken urteotan gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden pertsonen gizarteratze-arloan eta mendekotasunen bat duten pertsonen arretaren arloan, “Fundación Integrando” bezalako entitateetan bezala. Gaur egun horretan jarraitzen du gizarteratze eta laneratzeari begirako arlo soziosanitario eta teknikoaren arloko proiektuetarako aholkulari tekniko.

UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY CLUB

Bizkaiko errugbi-talderik zaharrena da eta Bilbao RC (1968) eta Universitario XV (1969) taldeak batuta sortu zen. Badu errugbi-eskola bat eta horretan 200 jokalari baino gehiago. Kategoria hauetakoak dira: benjamin-aurrekoak (8 urtetik beherakoak), benjaminak (10 urtetik beherakoak), alebinak (12 urtetik beherakoak) eta haur-kategoriakoak (14 urtetik beherakoak).

Universitario Bilbao Rugby Club taldeak, gainera, baditu kategoria federatu bi: haur kategoria (16 urtetik beherakoak) eta kadeteak (18 urtetik beherakoak). Horrez gain, baditu senior taldeak Ohorezko B mailan eta euskal errugbiaren bigarren mailan, baita beteranoen taldea ere.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120