Zirrikituetatik begira

Erabakiak

Karmele Jaio - Viernes, 12 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

HOW we spend our days is, of course, how we spend our lives”. Annie Dillard idazleak elkarrizketa batean esaten duen esaldia da: Nola igarotzen dugun eguna, hala igarotzen dugu bizitza. Eta hala eta guztiz ere, egun bakoi-zean hartzen ditugun erabaki txiki horiek ez zaizkigu hain garrantzitsuak irudi-tzen: lanera kotxez ala bizikletaz joan, tabernan zuritoa euskaraz ala gazteleraz eskatu, liburua irakurri ala telebista piztu… Txikikeriatzat jotzen ditugun horiek geure bizitzaren koadroa margotzen dute, geure egunerokoarena. Eta azkenean, bizitza gaur gertatzen da, ez buruan dugun gure bizitzaren irudi irreal horretan.

Badaude garrantzitsutzat jotzen ditugun beste erabaki batzuk: zein ikasketa aukeratu, bikotea izan ala ez, etxe bat erosi ala ez, umeak eduki ala ez, atzerrian edo herrian bizi… Horien aurrean bai, sakon hartzen dugu arnasa, gure bizitza baldintzatuko duten erabakiak direla kontuan izanik. Eta batzuetan erabakia hartzea kostatu egiten bazaigu ere, zerbait garrantzi-tsua erabakitzen ari garela sentitzen dugu. Baina gero, pentsatu gabe erabakitzen dugu alaba dantzara apunta-tzea eta semea futbolera, adibidez, txikikeria dirudien horren bitartez mezu oso garrantzitsuak bidaltzen dizkiegula kontuan izan gabe;edo bost euroko kamisetak erosten ditugu, kamiseta horiek hain merke erosteko, bidean noren burua zapaldu behar izan duten pentsatu gabe... Kattalin Minerreren Nola heldu naiz ni honaino nobelaren gai nagusietako bat erabakiak hartzearen ingurukoa da eta honela azaldu du idazleak berak: “Nire hipotesia da ez direla erabaki handiak bizitza aldatzen dutenak, baizik eta egunero hartzen ditugun erabaki txiki horiek: zer jan, nola jantzi, nola joan lekuetara, eta horiei igual ez diegula garrantzirik ematen eta hor trabatu gaitezkeela”.

Pertsona baten eguneroko ekintza txikiak haren bizitzaren taupadak dira. Egunero egiten duguna geure bizitzarekin egiten duguna da. Nola igarotzen dugun eguna, hala igarotzen dugu bizitza. Egunero hartzen ditugu erabakiak. Eta erabaki txikiek ere marka-tzen dute gure bidea, arnasa sakon hartuz hartzen ditugun beste erabaki handi horiek bezala.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120