IDAZTEKO OBSESIOARI BURUZKO SOLASALDIA

Bidebarrietak Gabi Martínez eta Patxi Irurzun idazleak elkartuko ditu asteartean

Hitzordua Juan Carlos de Rojo kazetariak moderatuko du eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin

2017(e)ko maiatzaren 12a, ostirala - 11:32etan eguneratua

Bidebarrietak Gabi Martínez eta Patxi Irurzun idazleak elkartuko ditu asteartean.

Bidebarrietak Gabi Martínez eta Patxi Irurzun idazleak elkartuko ditu asteartean.

Galería Noticia

Bidebarrietak Gabi Martínez eta Patxi Irurzun idazleak elkartuko ditu asteartean.

“Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Gabi Martínez eta Patxi Irurzun idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, maiatzaren 16an. Topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Moderatzailea, Juan Carlos de Rojo kazetaria izango da.

BILBO. Gabi Martínezek (Bartzelona, 1971) orain denbora gutxi argitaratu du bere azken liburua, “Las defensas” (Ed. Seix Barral), ikertzen ari zen gaixotasuna jasan zuen eta beti ere diagnostiko okerra jaso zuela esan zuen sendagile baten benetako historia sinestezinean oinarritutako eleberria. Gabi Martínez idazle eta gidoilaria, erreferentziazko egiletzat hartzen da gaztelaniaz idatzitako bidaia literaturan eta kazetaritza literario berrian, “Una España inesperada” argitaratu eta gero.

Bere narrazioen artean, “Ático” (2004) lana azpimarra daiteke. Lan horri esker, Palgrave/MacMillan argitaletxeak azken 20 urteetako estatuko abangoardiako bost egile garrantzitsuenetakoa zela esan zuen. Beste lan batzuk “Sudd” (2007), “Los mares de Wang” (2008), Condé Nast Traveller-ren iritziz urteko Ez Fikziozko liburu hoberena;“Sólo para gigantes” (2011), TVEren Continuará Sariduna eta Qué Leer-ek Ez Fikziozko liburu hoberena aukeratutakoa;“En la Barrera” (2012), hori ere Qué Leer-ek Ez Fikziozko liburu hoberena aukeratutakoa, eta “Voy” (2014) dira.

Patxi Irurzun (Iruñea, 1969) idazle, filologo eta kazetari nafarrari dagokionez, “Dios nunca reza” egunkaria, “Los dueños del viento”, “Pan duro”, “¡Oh, Janis, mi dulce y sucia Janis! Memorias de una estrella del porno -amateur-”, “Cuestión de supervivencia”, “Ciudad Retrete” eta “Odio enamorado” eleberriak, Payataseko hondakindegira (Manila) eta Papua Ginea Berrira egin zuen bidaiari buruzko “Atrapados en el paraíso” bidaia liburua eta “La tristeza de las tiendas de pelucas” (Setenil sariko finalista 2013an eta Euskadi Sariko finalista 2014an), “Ajuste de cuentos”, “Cuentos sanfermineros”, “La polla más grande del mundo”, “Cuentos de color gris” eta “El cangrejo valiente” kontakizun liburuak argitaratu ditu. Horrez gain, umeentzako hainbat biografia idatzi ditu (Beethoven, Franklin, Mozart…) eta haurrei zuzendutako “Érase una vez en Navarra” ipuin bilduma Diario de Navarra egunkarirako.

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturara hurbiltzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin egindako jende aurreko solasaldiaren bitartez.

Hauek dira iaz, 2016. urtean, “Eztabaidak literaturarekin” egitarauan parte hartu zutenak: Martín Olmos eta Pablo Martínez Zarracina, David Safier eta Joaquín Berges, Laura Freixas eta Anna Caballé, Jon Alonso eta Jon Arretxe, Javier Reverte eta Luisa Etxenike, Xabier Gutiérrez eta Inés Ortega, Jasone Osoro eta Gotzon Barandiaran, Blanca Riestra eta Eider Rodríguez, Felipe Benítez Reyes eta Eduardo Mendicutti, eta Paco Etxeberria eta J. M. Mulet.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120