Partidak San Mamesen izango dira maiatzaren 11n eta 12an

Bilbok asteburuan hartuko du Edinburgon errugbiko Europako 2018ko finaletako lekukoa

Sarrerak datorren astean jarriko dira salgai seguruenik, Edinburgoko partidak amaitu eta gero

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 12a, ostirala - 11:05etan eguneratua

Bilbok asteburuan hartuko du Edinburgon errugbiko Europako 2018ko finaletako lekukoa.

Bilbok asteburuan hartuko du Edinburgon errugbiko Europako 2018ko finaletako lekukoa.

Galería Noticia

Bilbok asteburuan hartuko du Edinburgon errugbiko Europako 2018ko finaletako lekukoa.

Euskal ordezkaritza bat Edinburgora joango da asteburu honetan, han jokatuko baitira barikuan eta zapatuan errugbiko Europako finalak. Partida horiek San Mames futbol-zelaian 2018ko maiatzaren 11n eta 12an jokatuko direnen atari dira.

BILBO. Eskoziako hiriaren lekukoa hartzea da kontua eta garrantzizkoenak ei diren errugbi profesionaleko urteko partidak prestatzeko lanekin hastea. Partidok Bilbon jokatuko dira, kirol horretako ohiko plaza ez bada ere.

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Athletic Klubaren eta espainiar eta euskal errugbi federazioen ordezkariak dira Edinburgora abiatuko direnak. Bidaiaren helburua, ECPRkin (European Professional Club Rugby) bilera teknikoak egiteaz gain, Edinburgoko finalak, estadioaren ezaugarriak, errugbizaleen jokamoldea eta kirol balioak, segurtasunari dagozkion alderdiak, jarraitzaileentzako gunea, hotelen edukiera eta abar bertatik bertara ezagutzea da.

Aztertzeko garrantzizko beste gai bat sarreren salmenta da. Datorren astean jarriko dira salgai seguruenik, Edinburgoko partidak jokatu eta gero.

Bilboko hitzordua Euskadin 2018an izango den ekitaldirik nagusienetakoa dela uste da;izan ere, milaka turista eta errugbizale helduko dira Bizkaira beste herrialde batzuetatik. Kalkuluen arabera, ikusleek eta bisitariek, babesleek, hedabideek, taldeek, antolatzaileek eurek eta abarrek utzitako 20 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango du…Bilbo, Bizkaia Euskadiren irudiaren nazioarteko proiekzioa gehitu behar zaio horri guztiari.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120