Bizkaiko Xake Federazioak

Talde-lana

Bizkaiko Eskola jokoetarako sailkapen fasea antolatu zuen, taldekako kategoriaren barruan

Miriam Rodríguez - Jueves, 11 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 10:53h

Aruak eta aurkariak errespetatzea hasiera-hasieratik sustatzen da bereziki kirol honetan.

Aruak eta aurkariak errespetatzea hasiera-hasieratik sustatzen da bereziki kirol honetan. (Argazkia: Jose Sampedro)

Galería Noticia

Aruak eta aurkariak errespetatzea hasiera-hasieratik sustatzen da bereziki kirol honetan.

Xakea azken txanparako prestatzen ari da. Banakako hiru txapelketen eta finalen ostean, taldekako txapelketaren ordua da. Pasa den asteburuan Sestaoko Las Llanas pilotalekuan izan zen sailkapen fasea eta Bizkaiko hainbat lekutako taldeak bertaratu ziren. Bilboko Begoñazpi eta Erandioko Altzaga ikastolak;Sestaoko Markonzaga eta Zallako Mimetiz ikastetxeak;eta, Getxo eta Santurtziko klubak, besteak beste.

Gehienez ere sei jokalariz osatutako taldeak izan ziren eta horietako lauk txanda bakoitza jokatu behar izan zuten. Taldeko kide guztiek jokatu behar zuten partida bat gutxienez. Txapelketa 9:30ean hasi zen eta arratsaldera arte luzatu zen. Benjamin, kimu eta haur kategorietako taldeak aurkeztu ziren eta azken kategoria bi horietako sailkatutako lehenengo laurek Bizkaiko Eskola Jokoetako finaletan parte hartuko dute. Sestaon izango dira proba gehienak;xakekoak maiatzaren 14an izango dira, zehazki, Las Llanas kiroldegian.

Xakeak hazkunde handia izan du azken urteetan. Zentro batzuetan eskolaz kanpoko jarduera gisa eskaini da. Horri esker, neska-mutil askok benetako bokazioa dutela deskubritu dute. Bizkaiko xake federazioko presidente Fernando Valdezatek azaldu digu nola garatu den jarduera hori. “Urtetik urtera izen-emate gehiago ditugu eta gero eta ikastetxe gehiagotan eskaintzen dute xakea eskolaz kanpoko jarduera moduan, baita eskola orduetan ere. Gero eta ohikoagoa da ikastetxeek xakea sar-tzea heziketa proiektuaren barruan. Beste jarduera batzuekin uztartu ahal izateko ideiarekin eskaintzen da, ez soilik astean zehar;asteburuetan ere ematen da, txapelketak ez baitira astero egiten. Bestetik, beste zentro batzuek ikasgaien artean sartzea erabaki dute, txikienentzako oso onuragarria delako. Onuren artean, honakoak aipa ditzakegu: ikusmen espazialaren garapena, pentsamendu logikoa, oroimen fotografikoa, erantzukizuna, arauekiko eta aurkariarekiko errespetua…”.

Hain zuzen, arauak eta aurkariak errespetatzea hasiera-hasieratik sustatzen da bereziki kirol honetan, eta partida bakoitzean honako arauak bete behar dira: Joka-tzen hasi aurretik eskua ematea, partidan zehar hitzik ez egitea, elkarrekin joatea arbitroarengana emaitzaren berri ematera, partidaren ostean piezak kokatzea eta aretotik irtetea.

50 urte daramate eskola liga hori egiten eta azken urteetan gorakada bat izan du. Talentudun ehunka ume aritu dira, kirol horretarako gaitasun handiak zituzten jokalariak. “Kirol honetan nabarmendu ahal izateko, talentu handia behar da, baina, beste edozein kiroletan moduan, lanak ere emaitzak ematen ditu”, azpimarratu du federazioko presidenteak.

Duela urte batzuk, xakeak ohorezko leku bat lortu zuen Bilbon;izan ere, Grand Slam txapelketaren Maisuen Finalaren egoitza izan zen, munduko txapelketarik garrantzitsuena. Xake jokalaririk onenak joaten dira, hala nola Magnus Carlsen norvegiarra, txapelduna, Hikaru Nakamura japoniarra eta Serguéi Kariakin errusiarra. Lehen biek partida itzela egin zuten azken edizioko lehen egunean. Japoniarrak norvegiarrari irabazi zion, 18 saiakeraren ostean.

Egun horietan, egunkarietan asko aritu ziren xakeaz eta telebistan ere hitz egin zen horretaz. Sustapen ederra izan zen mundu horretan lan egiten duen jendearentzat. “Interesgarria da jokalaririk onenak gertu edukitzea. Horrela, xakeak oihartzun handiagoa izango du komunikabideetan”, ziurtatu du Fernando Valdezatek.

Gainera, Aldundiek eta Euskal Herriko eta Bizkaiko federazioek Bizkaia Chess&Gazte txapelketa antolatu zuten BECen, abenduan. Ekitaldi horren helburua xakea gazteen artean zabaltzea izan zen.

Jarduera goraka doa eta txapelketak arrakasta handia izaten ari dira. Etxeko txikienek jokatzeko, pentsatzeko eta estrategiak sor-tzeko gogoa dute. Helburua: xake-matea lortzea. Zorte on Eskolarteko finaletan!!!!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Otros deportes

ir a Otros deportes »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120