Eskola Kirola 2016-2017ko programa

Sei mila haurrek baino gehiagok hartuko dute parte Aldundiak zortzi udalerritan antolatutako eskolarteko finaletan

Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21ean izango dira finalak, Sestao, Ortuella, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Sopela eta Getxon

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 11a, osteguna - 10:19etan eguneratua

Iazko finalak.

Iazko finalak. (BFA)

Galería Noticia

Iazko finalak.

Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21ean izango dira finalak, Sestao, Ortuella, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Sopela eta Getxon. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola Kirola 2016-2017ko programaren azken ekitaldi hau Bizkaiko udalerrien eta kirol federazioen lankidetzari esker egingo da.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola 2016-2017ko programaren azken ekitaldia antolatu du: eskolarteko finalak. Ekitaldia maiatzaren 13ko eta 20ko asteburuetan izango da. Finaletan, 6.000 eskolaumek baino gehiagok hartuko dute parte, programatutako 30 diziplinatan baino gehiagotan: gimnasia erritmokoa, aerobica, eskubaloia, boleibola, herri kirolak, karatea, abiadura-patinajea, lerroko patinen gaineko hockeya, patinaje artistikoa, gynkana, mahai-tenisa, hondartzako boleibola, skateboarda, futbola, igeriketa, igeriketa sinkronizatua, xakea, saskibaloia, tenisa, arraunketa, piraguismoa, eskupilota, zesta punta, trinketeko pala, atletismoa, mendia, eskalada, errugbia. Parte-hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute sari gisa.

Eskolarteko Jokoetan, lehiaketa-jardueren finalak eta hastapen-jardueren finalak (mendia) uztartzen dira. Horrez gainera, aukera ona da Bikzaiko gizarteak beste kirol-modalitate batzuk ezagutzeko;esaterako Txikiboxa.

Eskolarteko finaletan, ez da faltako Heziki, Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu garrantzitsuenetako bat.

Heziki Bizkaiko Foru Aldundiak 2014-2015. urtean martxan jarritako ekimen bat da;helburua da trebetasun motorrak eskuratzeko hain garrantzitsua den etapa batean haurrak prestatzea beren kirol-erronkak lortzeko (parte hartzea eta/edo errendimendua). Betiere kontuan hartuta etapa horretan zer gaitasun eta trebetasun garatu behar dituen. Bi urteko plana bat egiten da: asteko bi saio dira ikasturtea dirauen 8 hilabeteetan.

Beraz, egunotan ikusarazi nahi da zer zabala den Eskola Kirola programaren eskaintza, eta, horretarako, Bizkaiko eskolaumeek praktikatzen dituzten kirol-modalitate guztietara heldu nahi da.

Parte hartzen duten Bizkaiko udalerrien lankidetzari esker da posible ekimen hau egitea, beren kirolguneak eskaintzen baitituzte. Aurten Sestao izango da jokoen egoitza nagusia, baina beste udalerri batzuetan ere egingo dira finalak: Bilbo, Sopela , Ortuella, Getxo , Bermeo, Barakaldo eta Durango.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120