goizeko 10:00etatik aurrera

Abere azoka Gorbeiako Parke Naturalean egingo da larunbatean

Azoka urtero parkearen inguruetako herri batean egiten da, Araban nahiz Bizkaian

EP - 2017(e)ko maiatzaren 11a, osteguna - 10:29etan eguneratua

Abere azoka Gorbeiako Parke Naturalean egingo da larunbatean.

Abere azoka Gorbeiako Parke Naturalean egingo da larunbatean. (Arabako foru aldundia)

Galería Noticia

Abere azoka Gorbeiako Parke Naturalean egingo da larunbatean.

Abere azoka egingo da Gorbeiako Parke Naturalean larunbatean, maiatzaren 13an, eta Orozkon hainbat jarduera burutuko dira, ohiko abeltzaintza estentsiboak duen garrantzia nabarmentzeko asmoz, natura eremuetako habitaten eta ekosistemen mantentzearen funtsezko osagai bat denez. Azoka hau egiten den laugarren aldia da, eta urtero parkearen inguruetako herri batean egiten da, Araban nahiz Bizkaian.

GASTEIZ. Arabako Aldundiak jakinarazi duenez, goizeko 10:00etatik aurrera, abere erakusketa, Gorbeialdeko produktuen salmenta, bertoko artisautza lanen erakusketa, herri kirolak eta musika giroa izango dira. Guztira, 200 abelburu baino gehiago egongo dira azokan: behiak, zaldiak, ardiak eta ahuntzak. Era berean, gazta, eztia, garagardoa, likoreak, baserriko ogia eta euskal pastela ere egongo dira, hala Zigoitia, Zuia eta Urkabustaizkoak, Arabako isurialdekoak, nola Bizkaiko isurialdekoak.

Arabako Foru Aldundiak inguruko udalekin batera antolatzen du abere azoka, eta herritarrei ohiko abeltzaintzaren eta baserriko produktuen benetako irudia eta garrantzia ikusaraztea da helburua.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Laudio-Nerbioi

ir a Laudio-Nerbioi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120