ekimen solidarioa

Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean

Kakaoari (elikadura), kotoiari eta etiketei (artisautza) buruzko aldi bereko hiru tailer egingo dira

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 11a, osteguna - 11:22etan eguneratua

Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean.

Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean.

Galería Noticia

Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean.

Erriberako Merkatuan ospatuko da zapatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Bilbao Zerbitzuak entitatearen laguntzarekin egingo den ekimen solidario horretan, kakaoari (elikadura), kotoiari eta etiketei (artisautza) buruzko aldi bereko hiru tailer egingo dira, besteak beste, 09:30etik 14:30era bitartean.

Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak azpimarratu duenez, “Erriberako Merkatura, Bilboko udal merkatu guztietara, erosketak egitera doazenek kalitatea bilatu eta aurkitu egiten dute. Honelako ekintzak lagungarriak dira merkatua ekoizleen eta erosleen arteko hurbiltasunaren eredua dela erakusteko”. Jardunaldiari amaiera emateko txokolatea banatuko da Bidezko Merkataritzaren termoetan, baita sentsibilizazio, informazio eta azalpenezko materiala ere.

Gaur egun, honako hauek dira jardunaldia antolatu duen Bidezko Merkataritzaren Bilboko taldea osatzen dutenak: Adsis Fundazioa, Educo, Kidenda, Nazioarteko Elkartasuna, Oxfam Intermon, Setem Hego Haizea eta Vicente Ferrer Fundazioa. Ahalik eta jenderik gehiengana iristeko, antolatzaileek jardunaldiaren formatua aldatzea erabaki dute. Jarduera dinamizatu egingo da publikoari bertatik bertara emateko bidezko merkataritzari buruzko informazioaren mezua. Edizio honetan, taldea osatzen duten elkarteen garrantzizko hiru produkturi buruzko hiru tailer egingo dira, hau da, kakaoari, kotoiari eta etiketei buruzkoak. Tailerrok aldi berekoak izango dira.

Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak dei egin die herritarrei “bidezko merkataritzara, hemengo produkziora eta kontsumo osasungarri eta arduratsura hurreratzeko”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120