Zirrikituetatik begira

Sukaldarien bekadunak

Rikardo Arregi - Miércoles, 10 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

SUKALDARIAK ez dira dagoeneko albiste. Barkatu, sukaldarien bekadunena ez da dagoeneko albiste, zeren sukaldariak beti baitira albiste mundu osoan eta, batez ere, Euskal Herrian, mitxelin izar kontzentrazio handiena hemen dugula eta abar. Barkatu berriro ere, sukaldari guzti-guztiak ere ez daude multzo berean: oraintxe bertan eguneko menu merkeak egiten ari direnak eta irakaskuntza publikoko sukaldeetan aritzen direnak (EAEn datorren astean greba egingo dute, bide batez) ez daude izarrez beteriko paradisu gastronomiko horietan, tomate aparrari buruzko teoria filosofikoak taxutzen.

Sukaldarien bekadunena ez da dagoeneko albiste, gaur egun albisteek tomate aparrek baino iraungitze data laburragoa baitute, izugarrizko eskandalua zena pasa den astean, gaur mikroeskandalura pasa da eta bihar nanoeskandalura iristen bada pozik. Bitartean, bekadunek sukalde zerutiar horietan segituko dute tomateak zuri-tzen. Ez nago ni bekadunak edukitzearen aurka, ezta praktikak egitearen kontra ere, edozein ogibidetan trebatu ahal izateko beharrezkoak dira, jakina. Baina, hipokritak izan nahi ez badugu, aitortu beharra dago guztiok badakigula zer ari den gertatzen lan esparru askotan bekadunekin edo praktikaldiko lan kontratudunekin, langile ohiko batek egiten duen lana betetzen dutela askoz merkeago, dohanik kasu askotan. Eta horixe da arazoa, sukaldari batzuek argi eta garbi, lotsa barik, azaldu dutenez: ezin izango lukete negozio aingeruzkoa, den bezala, aurrera atera, soldatarik ez duten bekadun horiek gabe, batzuetan plantilla erdia.

Ez dira gutxi izan sukaldarien jarrera zuritu dutenak, tartean ETBko albistegiak: sukaldari hoberenekin ikasteko aukera azpimarratu dute, pribilego hi-tza erabili, bekadunek egoera (egoera zein den zehazteke) libreki (sic) onar-tzen dutela, askok ordainduko luketela sukalde horietan lan egiteagatik... Bekadunak ez dira ageri telebistan, bekadun ohiak bai, gaztaroko egun alai haiek gogoratzeko (ezaguna da oroimenak iragana apaintzeko duen erraztasuna). Baina zer dira xehetasun zikin horiek guztiak tomate aparrek eskaintzen duten esperientzaren ondoan?

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120