Bidebarrieta Kulturgunean

"De los vascos sin historia a los vascos con historia" aurkeztuko da gaur Bilbon

Joseba Agirreazkuenarekin batera, Pruden Gartzia izango da solasaldian

EP - 2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 10:52etan eguneratua

"De los vascos sin historia a los vascos con historia"aurkeztuko da gaur Bilbon.

"De los vascos sin historia a los vascos con historia"aurkeztuko da gaur Bilbon. (Bidebarrieta Kulturgunea)

Galería Noticia

"De los vascos sin historia a los vascos con historia"aurkeztuko da gaur Bilbon.

Joseba Agirreazkuenaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikideko katedradunak "De los vacos sin historia a los vascos sin historia" izenburuko liburua aurkeztuko du asteazken honetan, maiatzaren 10ean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean.

BILBO. Societe d'Ethnographie et d'Arte Populaire elkarteak Donibane Lohitzunen 1987an egindako II. Biltzarrean, Adrien Plantek egindako galderari ekintzekin eta zientziaren bidez erantzuteko sortutako liburua da. "Euskaldunek badute historiarik ala?" izan zen galdera hura, Bilboko Udaleko iturriek azaldu dutenez.

Historian Euskal Herriaren sorrera, mendeetan zehar izan dituen izenak edota bere kontakizun historikoa tindatu duten mitoak eta kondairak errepasatuta, Agirreazkuenagak galdera horri erantzun dio saiakera historiografiko honetan, Estatu-Nazio frantses eta espainiarreko mundu akademikoak XIX. mendeaz geroztik bultzatutako kontakizun bakarra arrazoiekin ezeztatuz.

Oihenarten XVII. mendeko "Notitia Utrisque Vasconiae" laneko diskurtso historikoa adibidetzat hartuta, Jose Antonio Agirreren eta erbesteko Jaurlaritzaren gogoetak kontuan izanik, edo Julio Caro Barojaren lana eta figura gogoratuta, Agirreazkuenagak Euskal Herriaren historia osaberritu du obra didaktiko eta dibulgaziozko honetan.

Joseba Agirreazkuenarekin batera, Pruden Gartziak, Historia doktore eta Euskaltzaindiko Bibliotekako zuzendaria izango da aurkezpoenean, eta obrari buruzko solasaldi bat hasiko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120