maiatzaren 11tik 14ra

Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez El cartógrafo antzezlanaren protagonistak dira

Kondairak dioenez Vartsoviako kartografo batek sortu zuen mapa zaharraren bilaketa, askoz ere bilaketa pertsonalagoa bilakatuko da

D.D. - 2017(e)ko maiatzaren 10a, asteazkena - 11:16etan eguneratua

Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez El cartógrafo antzezlanaren protagonistak dira.

Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez El cartógrafo antzezlanaren protagonistak dira.

Galería Noticia

Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez El cartógrafo antzezlanaren protagonistak dira.

Benetako antzerki bikaina dator Arriagara, une honetako antzezle hoberenetakoa, Blanca Portillo, protagonista dela, lehen mailako beste antzezle batek, José Luis García-Pérezek, lagunduta.

BILBO. Biak ere Juan Mayorga zuzendari ospetsuaren eskuetan jarri dira El cartógrafo antzezteko, Mayorgak berak idatzitako antzezlan bikainari bizia emateko. Ostegun honetatik, maiatzaren 11tik, igandera, maiatzaren 14ra, gozatu ahal izango dugu. Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira, 19:00etan hasiko den igandekoa izan ezik.

Ahanzturaren kontrako borroka hautematen da, ezinbestean intentsitate bereziz kartografikoa izan behar duen eszenan jartzea eskatzen duen El cartógrafo antzezlanean. Erdian antzezteko ezinezkoa den gertakaria dagoenez, antzezlanak ezinbestean eskatzen du behin eta berriro galdetzea zer eskaini begiari eta zer ezkutatu, irudimenak ikus dezan.

“Antzerkia kartografia da. Mapan bezala, agertokian denak erantzun behar dio norbaitek bere buruari egindako galdera bati. Mapan bezala, agertokian garrantzitsuena, zer erakutsi nahi den eta, ondorioz, zer utzi nahi den kanpoan, erabakitzea da. Agertokian, mapan bezala, beti egin behar da zerbaiten alde”. Juan Mayorgaren hitzak dira. Berak, hain zuzen ere, zerbaiten alde egiten du, adimenez eta konpromisoz betetako antzezlanean. Eta benetako luxuarekin, protagonistak agertokietako lehen mailako bi figura direlako.

Sinopsia

Gure egunetako Vartsovian, Blancak ghettoko kartografoaren kondaira entzun du. Kondaira horrek esaten duenez, kartografo zahar batek, bere inguruan dena hiltzen ari zen bitartean, arriskuan zegoen mundu haren mapa marraztea erabaki zuen;baina bere hankek jadanik ez ziotenez eusten, berak ezin zituenez bilatu behar zituen datuak, neskato bat zen berarentzat bilatzera joaten zena. Blancak egiatzat hartuko du kondaira eta, aldi berean, modu obsesiboan, mapa zaharraren bilaketari ekingo dio eta, jakin barik, bere buruaren bila. El cartógrafo, bilaketa horri eta kondaira hari buruzko antzezlana –mapa– da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120