Zirrikituetatik begira

Arintasunak

Pilar Kaltzada - Martes, 9 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

ATZERA begiratu eta errimari segituz azaltzen dio gutuna jasoko duen anaiari bere gazte garaiko eta oraingo kontuen aldeko aldea. Antonio Urbietak jarritako bertsoetako lehen ahapaldiak izena ematen dio, “Nire sentimendua”, eta argi adierazten digu barru-barrukoak nahi dituela agerira ekarri. “Orduko arintasunak asentatu dira” aitortzen dio halako baten anaiari, damua eta etsipenaren batere arrastorik gabe, ene irudirako. Gazte garaiko berotasunak denborak hoztu egiten dituela ohartzeak bakea eman izan balio bezala;konstatazio bat da, aito-rtza markarik gabea.

Aspaldiko partez bertsoak entzun nituen joan den asteburuan, eta zoriz edo, handik oso gutxira telebistari begira nengoen, Frantziako hautesle dezenteri egindako elkarrizketa laburrak ematen ari ziren une baten. Inkesten eta hipotesien unea zen artean, hautestontziek hautu hori ozen adierazi aurrekoa. Herrialdearen gobernuaren lema noren esku uztea nahi zuten galdetuta, ñabardura ugari jaso zitekeen, baina denetariko adierazpenen artean, erantzuteko modu bat nagusitu zela esango nuke, Urbieta zaharrarenaren antz handia zuena. Haren moduan, jende gehiena ez bero eta ez hotz, epel mintzo zen, baina epel izateko modurik gaiztoenaz, axola zaizun zerbaiten aurrean ezertxo ere egiteko aukerarik ez balute bezala.

Erraza da nahi den eta nahi ez denaren artean aukera egitea. Tartean psikopatiarik ez badago, ongia eta gaizkiaren arteko diferentzia ikustea erraza edo normala dela uste izaten dugu. Oso bestelakoa da hauta, berriz, aurrez aurre duguna aukeratzean alderik ez dela uste denean;zailagoa bata zein besteak ertz zorrotzak dituela ikusita, gehiegi arrimatzea beldurgarri denean.

Jende-andana geratu da etxean, edo bi aukerak berdin zigortzea erabaki du. Bien bitartean, Europan eskuin muturrik lotsagarrienak bidea urratzen jarraitzen du, apurka-apurka zenbaitetan, bizkor beste batzuetan. Arinkeriak bazter uzteko ordua heltzear dagoela esango nuke. Horixe da nire sentimendua.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120