Talaieroa

Aldi baterako arnasa

Erramun Osa - Martes, 9 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Frantziako hauteskundeetako emai-tzek aldi baterako arnasa eman diote Europako gainegiturei, eskuin muturrak irabaziz gero, Europar Batasunaren azkentzea ekarriko zuen beldur zen eta. Inguruabar horretan, hamaikatxo izan dira Le Pen alderdiarekiko garai bateko jarrerak erlaxatu, alderdi hau nolabait normalizatu eta honen kontra eraikitako Fronte Errepublikanoaren ahultzea azpimarratu dutenak. Nolanahi ere, Frantzian zein Europako beste herrialde batzuetan, eskuin muturrak aurrera egiten segitzen badu ohiko alderdiek erronka zein zailtasunei eragingarritasunez erantzuteko duten ezintasunagatik da, nire ustez.

Lehenbiziko itzulian ohiko alderdiek izan duten porrota da nabarmendu beharko genukeena. Gauzak horrela, ohiko korronte politikoetatik, nekea eta etsipena sorrarazi dituen ohiko familietatik aldendutako batek hartu du lekukoa. Ikuskizun dago, ordea, Fran-tziako Errepublikako presidente aukeratu berriak agindutakoa betetzeko moduan egongo den, hain zuzen, ekainaren 11n eta 18an Nazio Biltzarrerako deituriko hauteskundeetan nagusitasuna erdietsiko duen.

Krisi ekonomikoak egoera zaila bizitzera eraman ditu herritar ugari. Halaber, defizit publikoa murrizteko hartutako neurriek gizarte zerbitzuak zamatu eta eskastu dituzte, ahulenak eta baliabide urrienak dituzten gizarte sektoreak kolpatuz. Globalizazioak eskulan eta baldintza eskasagoak dituzten herrialdeetara eraman dute behinola herrialde aurreratuetan egiten zirenak, langabezia-tasak indartuz... Aldi berean, txiroagoak eta arazo soziopolitikoak dituzten herrialdeetatik iheslari-oldeak gertatzen ari dira, krisi humanitarioa areagotzen ari direnak. Faktore horiek... etsipena, ezezagunarekiko beldurra, galdutako ongizatea ala galtzeko bidean dagoena, etorkizuna ilun an-tzematea da demagogiari, mugak zarratzeari eta etorri berriekiko kontrako jarrerari hegoak ematen dizkiena.

Egoera honi aurre egin behar zaio, bai eta ohiko alderdi eta korronte politikoen eraberri-tzeari ekin, baldin eskuin muturrak lurralde aurreratuetan ereiten segitzea eta haztea nahi ez badugu. Europako gainegiturek, gobernuek zein bestelakoek abian dituzten politikak birdefinitu behar dituzte, politiken erdigunean pertsonak jarriz, batasunak ematen dituen aukerak Europar ikuspegitik kudeatuz eta bideratuz. Finean, bakoitzaren zilborrari begiratzen segitzea baino, Europar Batasunetik gutxi ba-tzuentzat onurak bilatzen ahalegintzea baino, guztien ongizateari begiratzea izango dira etorkizunean bizirik irauteko eta iraganeko hanka sartzeak ekiditeko ardatz nagusiak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120