Brankaganetik kikuke

Pelikulea ez da amaitu hondino

Ramon Basaldua - Martes, 9 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:04h

borrar

Galería Noticia

borrar

Denboraldikopartidurik garrantzi-tsuena zan Alavesen aurkakoa Mendizorrotzan -Valverdek esandakoa- eta Athleticek huts egin eban. Zuri-gorriak ez ziran gauza izan hiru puntuak eskuratzeko aurkariaren ate aurrean gol aukera ugari izan arren, ez ebelako bat bera be sareratu. Esan beharrik ez dago Valverderen taldeak kolpe gogorra jaso dauela Europarako txartela eskuratzeko borrokan. Edozelan be, eta alde positiboren bat ataratearren, hondino be zuri-gorrien eskuetan dago sailkapeneko seigarren postuan amaitu eta datorren denboraldian Europa League jokatzea. Horretarako, baina, irabazi egin behar dabez Leganes eta Atleticoren aurkako partiduak. Gatxa baina ez ezinezkoa.

Bolada onari eusteko asmoagaz ekin eutsan Athleticek Alavesen aurkako partiduari. Ernesto Valverdek berak derbiaren aurreko prentsaurrekoan aitortu eban lez, taldea sasoi betean egoan eta jaurtiketak gura barik be saskiratzen zituan. Baina futbola, jakina, bolada kontua dala dinoe eta gauzak goitik behera aldatzen dira egun batetik bestera. Olatuaren goialdean egotetik olatu arteko zulora igaro daiteke egun batetik bestera.

Athleticek ederto ekin eutsan derbiari. Norgehiagokaren lehen zatia bapezna amaitu arren, zuri-gorriek baikor egoteko arrazoiak emon euskuezan lehenengo zatian. Izan be, Ernesto Valverderen gizonak aurkaria baino gehiago izan ziran bedartzan eta aukera ugari sortu ebezan Pachecoren ate aurrean. Jokoan erakutsitako nagusitasunak, baina, ez eban islarik izan markagailuan, Aduriz eta Williams ez ziralako bape fin ibili gol aukerak sareratzeko orduan. Ez zan normala zuri-gorriek hainbeste huts egitea ate aurrean eta bigarren zatian eraginkortasun maila hobetuz gero hiru puntuak Bilbora etorriko zirala uste genduan. Partiduak, baina, beste bide bat hartu eban. Alavesek markagailuan aurreratzea lortu eban eta Theo Hernandezek sartutako golak K.O. itxi eban talde zuri-gorria. Gol horrek min handia egin eutsan Valverderen taldeari eta Athleticek ez eban ahalik erakutsi partiduari bueltea emoteko. Futbol munduko topiko handi bat barriro errepikatu zan: parkatzen dauenak garesti ordaintzen dau gero. Futbola krudela izaten da sarritan. Athleticek ez eban partidu txarra jokatu Mendizorrotzan eta ez eban galtzea merezidu, baina Alavesentzat izan ziran hiru puntuak. Football is football.

Jardunaldi bi geratzen dira Liga txapelketea amaitzeko eta Athletic seigarren dago sailkapenean. Beraz, Mendizorro-tzan kolpe latza jaso arren, zuri-gorriak bizirik dagoz Europarako sailkatzeko borrokan. Izan be, geratzen diran partidu bietan sei puntuak eskuratuz gero Athleticek Europan jokatuko leuke hurrengo denboraldian. Kontua da, oso gatx ikusten dogula Vicente Calderonen irabaztea azken jardunaldian. Gatxa izango da, bai, baina ez dot uste Vila-realentzat Mestallan irabaztea erreza izango danik eta ezta Realarentzat Balaidosen irabaztea. Gauzak okertu egin dira baina pelikulea ez da amaitu hondino.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120