astearte honetan

"Pott Banda Ekilibrista Bihotza (1977-1980)" liburua aurkeztuko dute Bilbon

EP - 2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 12:36etan eguneratua

Bernardo Atxaga, en Pamplona.

Bernardo Atxaga (JAVIER BERGASA)

Galería Noticia

Bernardo Atxaga, en Pamplona.

"Pott Banda Ekilibrista Bihotza (1977-1980)" omenaldi liburua aurkezteko ekitaldia egingo da astearte honetan, maiatzaren 9an, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean.

BILBO. Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionandiak, Joxemari Iturraldek, Jon Juaristik, Ruper Ordorikak edota Manu Ertzillak 1977an osatu zuten literatur taldearen oroimenezko liburua da eta Jon Kortazarrek koordinatu du.

Ekitaldia Bidebarrietako liburutegian egingo da, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Sarrera doakoa eta librea izango da eserleku guztiak bete arte, eta streaming bidez ere ikusi ahal izango da www.kulturguneatb.eus web orrian, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Jon Kortazarrek koordinatutako obran zehar zuzeneko protagonistei egindako elkarrizketak eta, besteak beste, Kirmen Uribe, Miren Amuriza edo Miren Agur Meabe euskal letren eta kulturaren ordezkarien zenbait testu txandatzen dira, "irakurleari aukera emanez denboran zehar ibiliaz ohartu dadin talde horrek bere kideen diziplina artistikoetan utzi duen aztarnaz".

Jon Kortazar Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskal Literaturako katedraduna aurkezpenean izango da, Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga idazleekin eta Santi Lapatza-Gortazar editorearekin batera. Ekitaldiaren aurkezlea Idoia Jauregi kazetaria izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120