Baskonia taldeko hegaleko hungiarra

Adam Hanga Euroligako defendatzaile onena izendatu dute

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 9a, asteartea - 12:22etan eguneratua

Adam Hanga

Adam Hanga.

Galería Noticia

Adam Hanga

Adam Hanga Baskonia taldeko hegaleko hungariarra Euroligako denboraldiko defendatzaile onena izendatu dute. Saria lehiaketako 16 entrenatzaileek bozkatu dute, eta talde gasteiztarraren kapitainak defentsan egindako lana aintzatetsi du.

GASTEIZ. Iazko sariaren sailkapenean hirugarren bukatu ondoren, Hanga jokalaririk bozkatuena izan da aurten, Fenerbahce taldeko Ekpe Udoh pibot estatubatuarraren aurretik. Horrela, iaz Moskuko CSKAko Kyle Hines estatubatuarrak lortutako saria eskuratu du.

Baskoniarekin Euroliga jokatu duen hirugarren denboraldian, Adam Hanga lehiaketa osoan baloi gehien lapurtu dituen bosgarren jokalaria izan da (partidako 1.3 baloi), eta, hegalekoa izan arren, defentsako erreboterik gehien eskuratu dituen Baskoniako bigarren jokalaria izan da (3.5 errebote), Johannes Voigtmann alemanaren atzetik.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Baloncesto

ir a Baloncesto »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120