asteazkenean

Bilbobus zerbitzu berezia izango da Bilbao Basket - Baskonia partidarako

EUROPA PRESS - Martes, 9 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 11:31h

Unidad de Bilbobus circulando por el centro de la villa.

(D. de Haro)

Galería Noticia

Unidad de Bilbobus circulando por el centro de la villa.

Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzuko E1 linea jarriko du martxan asteazkenean, maiatzaren 10ean, RETAbet Bilbao Basket eta Baskonia taldeek Bilbao Arena pabiloian 20:00etatik aurrera jokatuko duten Endesa Ligako euskal derbia dela eta.

BILBO. Hala, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribilaren ingurutik partida hasi baino ordu bat lehenagotik. Neurketa amaitutakoan, Bilbao Arenako Askatasuna/Gortazar geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minutuan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Zerbitzua arintzeko, autobusek geldialdi bakarra egingo dute Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak gogoratu du Bilbao Arenatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbia geralekuak daudela, hiriko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida dagoen egunetan taxi geraleku berezia izaten da Askatasuna Etorbideko 11n.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120