AZTIko ikertzaile batek Ingurumen Hezkuntzako Europako Saria jaso du

EP - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:06h

Angel Borja AZTI Itsas Berrikuntza eta Elikadurako Zentro Teknologikoko ikertzaileak Ingurumen Hezkuntzako Europako Saria jaso du.

Angel Borja AZTI Itsas Berrikuntza eta Elikadurako Zentro Teknologikoko ikertzaileak Ingurumen Hezkuntzako Europako Saria jaso du.

Galería Noticia

Angel Borja AZTI Itsas Berrikuntza eta Elikadurako Zentro Teknologikoko ikertzaileak Ingurumen Hezkuntzako Europako Saria jaso du.

Angel Borja AZTI Itsas Berrikuntza eta Elikadurako Zentro Teknologikoko ikertzaileak Ingurumen Hezkuntzako Europako Saria jaso du, Toxikologia eta Ingurumen Kimikaren Elkarteak (SETAC) Bruselan egin duen biltzarrean.

BILBO. Sariak itsas ikertzaile gisa egin duen 35 urteko ibilbidea aintzatetsi du. Denbora horretan, Borjak ekarpena egin dio ingurumen hezkuntzari, itsasoaren ingurumen kudeaketan giltzarriak diren eremuetan aplikatutako arazoak konpontzen diharduten ikertzaileen diziplina anitzeko taldeak sortuz.

Arazo horietako batzuk dira itsasoko kutsadura prebenitzea, itsasoen egoera aztertzea, Europako direktiba garrantzitsuak inplementatzea (hala nola Uraren Esparru Direktiba eta Itsas Estrategiaren Esparru Direktiba), baliabideak modu jasangarrian erabiltzea eta klima aldaketaren eragina, AZTIk jakinarazi duenez.

Saria ematen duen epaimahaiak nabarmendu du Angel Borjak "konpromiso handia" duela hala ikertzaileei eta ikasleei nola gizarteari oro har ezagutza transmititzeko. 2004tik itsas ikerketari buruzko udako ikastaro bat antolatzen du urtero Donostian, eta, batez beste, 15-20 herrialdetako 90 ikertzaile bertaratzen dira.

Horrez gain, master ikastaroak ematen ditu zenbait unibertsitatetan, nazioarteko 20 saio eta biltzar baino gehiago antolatu ditu munduko zenbait lekutan, eta nazioarteko adituen hainbat batzordetan eta hainbat proiekturen eta ikerketa zentroren aholku kontseiluan hartu du parte. Halaber, oso ezaguna da nazioarteko hiru aldizkaritan editore gisa egiten duen lana.

Era berean, epaimahaiak aintzat hartu du "AZTIn itsas ikerketako diziplina anitzeko talde bat eraikitzen egin duen lana". "Talde hori ospetsua da nazioartean, eta ikasle izan dituen masterreko eta doktoregoko 27 ikasleetako baten bat talde horretako kide da. Hala, ezagutza eremu berriak sortu ditu Euskadin, hala nola habitaten modelizazioa, itsasoko espazio plangintza, ekosistema zerbitzuak baliaraztea eta ozeano alfabetatzea", epaimahaiak azaldu duenez.

"ERAGIN POSITIBOA"

Horregatik guztiagatik, epaimahaiak aipatu du Borjaren lanak "eragin positiboa" izan duela ingurumen zientzietan eta "eragin handia" izan duela nazioartean, bereziki ozeanoen osasuna aztertzeko metodo integratuen proposamenak egiteagatik eta Europako direktibak inplementatzeagatik -AZTI liderra da horietan-.

Gaur egun, Angel Borjak eta bere taldeak garatu dituzten metodoetako batzuk Europako hainbat herrialdetan erabiltzen dira (Espainian, Frantzian, Alemanian, Britainia Handian, Irlandan, Italian, Portugalen, Danimarkan, Holandan, Eslovenian, Errumanian, Bulgarian eta abar), bai eta beste kontinente batzuetan ere (AEB, Kanada, Mexiko, Txile, Uruguai, Brasil, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Maroko, Aljeria, Iran, Saudi Arabia, India eta abar).

Angel Borja donostiarrak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzien Fakultatean ikasi zuen. 1981ean lizentziatu zen, eta 1984an doktoratu. EHUn lan egin ondoren, AZTIn hasi zen lanean 1985ean. Honoris Causa doktore titulua eman zion Erresuma Batuko Hulleko unibertsitateak (2015), eta 2013tik Europako Ingurumen Agentziako Zientzia

Batzordeko kide da. 350 lan zientifiko baino gehiago idatzi ditu, eta egile aipatuenetakoa da ekologiaren eta ingurumenaren arloan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120