Zirrikituetatik begira

‘Amak’ eta ‘amak’

Ana Urkiza - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Ana Urkiza

Columnista Ana Urkiza

Galería Noticia

Columnista Ana Urkiza

GAUR (igandea) ez nuen Amaz hitz egiteko asmorik, ez baitzait amaren erabilera komertziala bat ere gustatzen baina Miren Amurizak Berrian idatzi duen Hil dezagun Ama goiburudun testuak horretara bultzatu nau. Esaldi batean laburbiltzeko, Ama tradizionalak hil eta Ama modernoen aldeko aldarria egiten du Mirenek. Amaren irudi interesdunari uko egin, emakumea lotu eta mugatzen duen horri ezetz esan eta askatasunean sortutakoei ongi-etorria ematearen aldeko apustua da Mirenena. Horrela esanda, paperaren gainean, nirea ere bai. Baina desideratum-aren argazkia baizik ez da zeren eta nik, bederen, nire amonak (biak) ezingo nituzke hil. Ez dakit maiuskulaz idatzitako Ama izan ziren edo ez. Baina batak 6 eta besteak 7 seme-alaba izateaz gain, etxetik kanpo lan egin zuten, gizonarekin konpartitu zuten seme-alaben heziketa, irakurtzen zekienak, irakurtzeko zaletasuna sortu zigun eta atzerria bisitatzekoa. Irakurtzen ez zekienak, gure herria gauza ororen gainetik maitatzekoa. Gizonaren ondoren hil zenak, ez zuen lutorik hartu eta soineko berriak egin zituen bizitzen jarrai-tzeko. Irakasbide izan ziren niretzako. Nik, haiek errespetatu baizik ezin ditut egin. Eta, beraz, ezin hil.

Eta oraingoak ere ez nituzke hilko. Nahiz eta modernoak direla dioten askok, haurdunaldiaren hirugarren hilabetean lan egiteari uzten dioten (“Lana egingo dute geratzen direnek, nik nire zilborra zainduko dut”), parrandan joateko amonari uzten dioten umea (Ama zertarako da, ba?), hain modernoak izanik, gainontzekoen aukerak arbuiatu ez ezik, kritikatu ere egiten dutenak, eta minuskulaz idatzitako ama izanik, laguntza guztia behar dutenak ume bakar bat hazteko… bat baino gehiago dutenei kukutxa deitzeko aurpegia izanik.

Denetik dago, bai. Maiuskulaz idazten diren Amak, minuskulaz idazten direnak eta titulua handiegi gelditzen zaienak. Hala ere, nik, ez nuke inor hilko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120