Bilboko Udalak eta Guggenheim Museoaren Fundazioak 2017rako lankidetza hitzarmena sinatu dute

EUROPA PRESS - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 14:10h

Galería Noticia

BILBO. Bilboko Udalak eta Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak 2017. urterako lankidetza hitzarmena sinatu dute. 250.000 eurotan zenbatetsitako akordioaren bidez, Bilboko Udalak "indartu egingo du museoarekin eta hirian gauzatzen den garrantzizko jarduera kulturalarekin eta artistikoarekin duen konpromisoa", prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Bilboko Udala museoaren patronatuko kidea da 2000tik eta batzorde eragilekoa 2010etik. Guggenheim Museoaren Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Bilboko Udalak bultzatu eta indartu nahi duen arlo kulturalean dihardu.

Era berean, berriztatutako hitzarmen honen bidez, Bilboko Udalak "merezi duen balioa" eman nahi die Guggenheim museoak bideratzen dituen jarduera ugariek osatutako urteko programazioari eta udalerrian sustatzen dituen gizarte ekimenei.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120