Txanda bakoitzeko lau egunetan

Getxoko Udalak 5-12 urtekoentzako udalekuetan izena emateko epea ireki du

EP - Lunes, 8 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:14h

Imagen de archivo de unas colonias infantiles.

Imagen de archivo de unas colonias infantiles ajenas a esta infromación (J.L.)

Galería Noticia

Imagen de archivo de unas colonias infantiles.

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea zabalik egongo da astelehen honetatik maiatzaren 19ra bitartean.

BILBO. Udalekuak 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira eta Geroa ikastolan eta LHI San Ignazio eta LHI Romo ikastetxeetan eskainiko dira.

Aurreko urteetan bezala, udalekuak uztailean egingo dira, bi txandatan banatuta. Lehenengo txandaren iraupena hamar egunekoa izango da eta bigarrenarena bederatzikoa, bigarren txandako uztailaren 25a jaieguna baita.

Txanda bakoitzeko lau egunetan, egun osoko txangoak egingo dira herritik kanpora.

Txangoa dagoen egunetan ordutegia 09:00etatik 17:30era izango da, eta gainerakoetan 09:00etatik 14:00etara. Behar bereziak dituzten umeek aparteko laguntza izango dute.

Getxoko Udalak jakinarazi duenez, inskripzioak on line egiteko aukera izango da www.getxo.eus/gazteria helbidean.

Halaber, Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Gazte Informazio Bulegoan ere izena emateko orriak egongo dira eskuragarri, nahi izanez gero bertan betetzeko eta entregatzeko. Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa izanez gero, zozketa egingo da eta horren emaitza maiatzaren 25ean ezagutaraziko da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Eskuinaldea

ir a Eskuinaldea »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120