Zirrikituetatik begira

Abel Barriola

Josu Torre - Domingo, 7 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

ZENBAT eta gehiago gozatu hainbat eta gehiago jokatzen dut pilotan”, esan zidatenean berenganatu ninduen gaur berton profesional mailari utziko dion pilotariak. Gogoan dut non eta noiz izan zen. Buruz buruko txapela jantzi zuen egun berean gonbidatu ninduan Leitzako Iparragirretarren jantokira, bazkal ondoko solasarekin batera, nire kazetarako elkar hizketa bat osatzeko. Abelen iruzkin hori bereziki deigarria egin zi-tzaidan, aurreko bi hamarkadetan 20 bat txapel jantzitako erantsundar txapeldun handi batek esaka eta esaka zebillalako zenbat sufritu behar zuen garaipen bakoitza lortzeko. Barriolak ordea gozatuz lortzen zituen garaipenak, gozatuz jokatu eta jokatuz gozatu. Niereari ekin aurretik, beti arreta eman didan ikusmira bat aletuko dut, zein ondo solasten diran Leitzako kirolari denak. Perurena aitasemeak, Saralegi, Bengoetxeatarrak, Juanarenatarrak edo Barriolak, besteak beste, zein euskara txukuna erabiltzen duten, Euskaltzaindiak berak kargua hartzeko modukoa. Agian hori ere lagun litzateke euskal frontoiak gaur arte izan duen gentleman-ik bereizienak esanak norbera ere gozoago sentiaraztea. Enpalagatzeko beldurrez, Abelekin egotea beti delako gozagarri eta ikasbide. Handitasunean eskuzabala edo emankorra, gorazarreak hartzeko orduan umila bezala. Kantxan, kontrakantxan, herrian, munduan.

Hamahiru urtez ia egunero frontoirik frontoi ibili izan naiz lanbidez, ehunka pilotari ezagutzeko ezinbesteko beta eman didan lanbidea. Txapeldun handiak izan ditut hurbileko solaskide eta, batzuetan, konfidente ere bai. Felix eta Remen zestulariak Mexiko DFn edo Gernikan, Koteto, Lizaso edo Altuna Galarretan, Iturzaeta, Arribillaga edo Isusi biak Bilboko Deportivon edota Julian Retegi Iruñean, Rubén Burlatan, Ladis Baraibarren, besteak beste;Labrit-eko atarian nire lan hastapenetan luzaz solastu nintzen Ogetak emandako lekziotik gerora. Eta Lei-tzan, ohore guztiaz, Abel Barriolaren harrera eta arta berezia. Hartatik hasi eta gerora, “Zenbat eta gehiago ezagutu hainbat eta gehiago gozatu dut zurekin, Abel Barriola!”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120