arkitektura

Plaza denona da

Plaza baten diseinuak erabiltzaile eta erabilera aniztasun handiari aurre egin behar dio. Nola eraiki daiteke denona dela sentitu behar den espazio bat?

ULA IRURETAGOIENA - 2017(e)ko maiatzaren 7a, igandea - 11:12etan eguneratua

Irungo Urdanibia plaza berregituratuaren panoramika desberdinak.

Irungo Urdanibia plaza berregituratuaren panoramika desberdinak. (ADRIÁ GOULA)

Galería Noticia

Irungo Urdanibia plaza berregituratuaren panoramika desberdinak.

Azken urteetan Irungo Udalak alde zaharreko hainbat espazio partekaturen berrantolaketari ekin dio. Urdanibia plazaren diseinua ideia lehiaketa bidez esleitu zi-tzaion Bartzelonako SCOB Arquitectura y Paisaje (Sergi Carulla/ Óscar Blasco) lan-taldeari. Lanak bukatu zirenetik bi urte igaro dira, denboraldi honetan biztanleriak espazioa bereganatzeko eta landarediak hazteko astia izan dutelarik. Zuhaitzek erabilera anitzeko eta proportzio atsegineko espazio bat definitzen dute, baina inguruko beste zonaldeak desordenaturik ageri izan dira beti, kale askok bat egiten dutelako.

Berrantolaketa berrian, egoteko txokoak ongi bereizi dira igarotze-txokoetatik, eta orden hau nahikoa izan da espazio partekatuen berreskurapenerako. Diseinu lanik handiena egoteko zonalde eta landarediaren arteko elkarreraginean zentratu da. “Arkitektoen gustukoak” diren lineak marraztu dira, landarediaren bidez parterre estrategiko batzuk kokatuz. Baina esanguratsuena ez da landarediarekin egin den lan plastikoa, baizik eta egoteko esperien-tzian landarediak sortzen duen testuingurua. Landarediaren kokapena dela eta, hiritarra esertzen denean landarez inguraturik ikusten du bere burua, Urdanibiako gune honen begirada desberdin bat jasoaz. Poztekoa da irundarrak txoko horiek erabiltzen ikustea.

Espazio publikoen berregitea hiriaren garapen prozesuaren irudia da. Herriko plaza eta herriguneen kale eta kanpo espazio asko autoaren presentziak inbaditu zituelako, gaur egun kontrakoa gertatzen ari da, autoak desagerrarazteko lanetan daude gure herri eta hiriak. Ba-tzuetan peatonalizazioen bidez eta besteetan aparkalekuak kendu edo lurperatuz, espazio partekatua handitu egin dela dirudi. Fenomeno honek eragina izan du plazen izaeran, hauetariko asko, lurrazpiko aparkalekuen estaldura bihurtu baitira. Estalki batean zailtasun handiagoak daude zuhaitzen landaketa egiteko, eta aparkalekuen aireztapen tximiniak eta sarrera/irteera ahoen kokapenen baldintzapean egin behar dira. Oztopo berri horiek ez dute, baina, espazio publiko baten gain arkitektoek duten erantzukizun publikoaren ahultzea zuritzen.  

PLAZA ‘GOGORRAK’

Espazio publiko kontzeptu teknikoa erabiltzen da arkitektoen artean plaza izendatzeko. Teknikotasunak          gizatasuna lapurtuko balio bezala, espazio partekatuko guneak konposatu egiten dira ordenagailu aurrean. Azken hamarkadetan espazio publikoen diseinuak hiri baten urbanizazio lanen parte bezala ulertu direlako akaso, eraikinen arteko hutsuneari forma eta materialtasuna definitzeko proiektu soil gisa eraiki da. Honek ekarri du, gainera, plaza gogorrak egiteko joera bat, lur gainazal estudiatu baten alde egitearekin batera, landarediaren presentzia murriztu egin delako kasu askotan, edo landareak eta zuhaitzak erabiltzean, bigarren mailako elementuak izan direlako, gainazalaren konposaketaren arabera kokatuak. Arkitekturaren erabakiak -ehundura desberdinak, txorkoen xehetasunak, lurzoruen despiezea, elementu urbanoen ordenazio depuratua, esertokien diseinu zorrotza- inposatu dira beste betekizunen gainetik.

Arkitekturan, erabaki asko espazioari atxiki zaion erabileraren arabera hartzen da. Plazen kasuan, zaila da hautematen erabilera zeha-tzak zeintzuk izango diren. Edo hobeto esanda, ez dago erabilera zerrenda bat egiteko beharrik, egoera desberdin askori erantzun behar zaiolako, horietariko asko, aurrez jakitea posible ez direnak. Beste modu batean hurbildu behar baita plazen diseinura, betekizun publikoak ezin duelako arkitektoa erabaki eremu batean jarri, erabilerei dagokionez, gutxienez.

Horregatik, plaza bat erabiltzeko moduak deskubritzeko, prozesu parte-hartzaile bat egitea oso komenigarria da, plazak duen lekukotasunaren baldintzak ezagutzeko. Ohiko erabilera finkatzea ez da praktika ona izaten, hau da, gune bakoitzean zer egin behar den ezartzen bada, zuzenduegia egongo litzateke. Publiko orokorrak espazio publikoan bere lekua aurkitu behar badu, espazioaren erabilera eta esperientzia ezin daiteke finkatuegia egon;helburua ez da hainbeste egoera espazial bat finkatzea, baizik eta egoera espazial aberats bat iradokitzea. Pentsamendu-bide honetatik bakarrik lortu daiteke plaza denona dela senti-tzea, okupatzea eta erabiltzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120