Zirrikituetatik begira

Barnekoi, kanpokoi

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 6 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

bipolitiko mota daude: barnekoiak eta kanpokoiak. Kanpokoiek egiaren euren bertsioa aldarrikatzea paratzen dute aurretik. Haien askatasunaren truke barnekoien axolagabezia jasotzen dute, eta, izan ere, barnekoiek hartzen dituzte erabaki garrantzitsuak. Barnekoiek, haien aldetik, arau sakratu hau jarrai-tzen dute: ez egin kontra beste barnekoi batzuei eta ez mintzatu kanpokoiekin beste barnekoi batzuek esan eta egiten dutenari buruz. Saria? Barneko informaziorako sarrera zuzena eta jende boteretsuaren erabakietan eragina izateko aukera, ez bermea, ordea”. Horixe esan zion Lawrence Summerrek (Munduko Bankuaren presidente izandakoak) Yanis Varoufakis Greziako Ekonomia Ministroari Greziaren erreskate garaian (Adults in the Room: my battle with the Europe’s Deep Establishment).Hortik aurrera orrialdeetan zehar Merkel, Lagarde, Cameron, Juncker, Draghi, Moscovici, Hollande, Macron, Obama, Tsipras, noski, eta beste hainbat eta hainbat politikari eta teknokrata, Grezia salba-tzeko ahalegin alferrekoan.

Liburuan argi baino argiago gelditzen da politikari eta EBeko teknokrata horiek Greziaren salbaziorako emandako erreskatea diseinatu zutela zuzen-zuzenean inbertsio arriskutsuetan gehiegi arriskaturiko banku frantses eta alemanak salbatu ahal izateko, horrela frantses eta alemanen arazo “nazionala” Greziarren gainean ezarriz. Zorrak, dio Varoufakisek, sakratu bilakatu dira, mailegu-emaileen akats eta arriskuen gainetikoak eta nolabait berme horrek eraman zituen banku frantses eta alemanak zoro moduan inbertsioak egitera. Varoufakisek, gainera, jende azkartzat agerrazten ditu goian aipaturiko gehien-gehienak. Azkartzat eta norbera zuzen jokatzen ari deneko ustea dutela (hori bai besteren diruarekin) eta establishmentaren barne leialtasunari erabat loturik. Eta gurera etorririk. Nolakotzat joko zenituzkete Rajoiren PPrekin aurrekontuak itundu dituzten PNVko politikari horiek. Ustelkeriari dagokionez, zein prezio pagatu dute eta ez digute kontatu? Barnekoiak dira ala kanpokoiak? (Galderak, erretorikoak dira, noski).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120