“Kultura Kalez Kale”

Zornotzako udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatza honetan

Zinebi eta Fant zinemaldietan parte hartu duten film laburrak eskainiz

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 6a, larunbata - 11:58etan eguneratua

Zine Zorrotza 2017 EgitarauaVER VÍDEOReproducir img

( Bilbao Kultura)

Galería Noticia

Zine Zorrotza 2017 EgitarauaReproducir

Programazioan Euskal Herriko eta nazioarteko film laburrak, umeei zuzendutako zinea, eta maiatzaren 11n, arratsaldeko 19:30etik aurrera, zuzendaria bertan dagoela, eskainiko den Larraitz Zuazoren “Nosotras, mujeres de Euskalduna” dokumentala jasoko dira.

BILBO. Bilboko Udalaren “Kultura Kalez Kale” programazioaren barruan, Zorrotzako Udaltegiak doako zine saioak jasoko ditu maiatzean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian – ZINEBIn, eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoan – FANTen parte hartu duten film laburrak eskainiz. Zine eskaintzaren barruan, batez ere umeei zuzendutako bi film luze eta ZINEBIk ekoiztutako Larraitz Zuazoren “Nosotras, mujeres de Euskalduna” dokumentalaren emanaldi berezia ere jasoko dira.

Zine Zorrotza programa, ostegun honetan inauguratuko da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, ZINEBItik igaro diren helduentzako umorezko film laburren aukeraketarekin. Emanaldi horretan Kepa Sojoren “Hileta” edo David Cuestaren “Erregea” lanak eskainiko dira, besteak beste. Maiatzaren 18an eta 25ean saioen generoa aldatu egingo da, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen azken edizioan parte hartu duten film labur hoberenen aukeraketa eskaintzeko. Horrez gain, programazioak lekua gorde du umeentzat, “Lotte 2 Ilargiko harriak” eta “Oker” film laburren emanaldiarekin.

Horrez gain, datorren ostegunean, maiatzaren 11n, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Zine Zorrotzak, “Nosotras, mujeres de Euskalduna” (2016) dokumentala eskainiko du. Dokumentala Larraitz Zuazo zuzendariak aurkeztuko du. Lanaren helburua, 1983 eta 1988 artean, garai hartan 2.500 langile baino gehiago zituen Euskalduna Ontziolen jarraipenaren defentsan borrokatu ziren emakumeen –bikotekide, emazte eta alaba– mobilizazioaren memoria berreraikitzea da.

65 minutuz, ZINEBIk ekoiztu duen eta ETBren eta UPV/EHUren laguntza ere baduen dokumentalak, desagertzen ari den Bilbo horren oroimenaren parte bat berreskuratu nahi du, eta oso modu berezian egin nahi du, alor horretan gehienetan zabaldu direnen desberdinak diren ikuspuntua eta narrazio ardatza proposatuz, 80ko hamarkadaren amaieran, lantegiaren eta lanpostuaren defentsan ari ziren langileen borrokarekin bat egin zuten emakumeena.

Saio guztiak Zorrotzako udaltegian izango dira, eta sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

AGENDA

MAIATZAK 4
19:30 - ZINEBIKLUB – Umorezko film laburren erakusketa

  “Hileta”. 2016. 20’00’’. FIK. Euskadi. Zuzendaritza: Kepa Sojo
  “Thunder Road” 2016.13’00’’. FIK. EE.BB. Zuzendaritza: Jim Cummings
  “Sin tu latido” 2016. 08’00’’. FIK. Espainia. Zuzendaritza: María Posada, Adrián Iglesias
  “Erregea” 2015. 24’00’’. FIK. Euskadi. Zuzendaritza: David Cuesta
   “El desembarco” 2016. 04’00’’. FIK. Espainia. Zuzendaritza: David Pantaleón·

MAIATZAK 11
19:30 - “Nosotras mujeres de Euskalduna”, 67 min. DOK (2016, Larraitz Zuazo)
Solasaldia Larraitz Zuazo zuzendariarekin

MAIATZAK 17
18:00 – FANT - Zinemaldi fantastikoa (Umeentzat. 3 urtetik aurrera)

  “Lotte 2 Ilargiko harriak”. Estonia / 2011 / 75 min. ANI. Zuzendaria: Heiki Ernits, Janno Põldma.

MAIATZAK 18
19:30 – FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren, azken edizioan eskainitako film laburren aukeraketa.

MAIATZAK 25
19:30 – FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren, azken edizioan eskainitako euskal film laburren aukeraketa.

MAIATZAK 26
18:00 – FANT – Zinemaldi fantastikoa (Umeentzat. 9 urtetik aurrera)

  “Oker”. Australia / 2015 / 95 min. FIK. Zuzendaria: Stuart McDonald.

ZORROTZAKO UDALTEGIA (Clara Campoamor kalea). Sarrera librea

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120