azaroan, foro batean

Ur Patzuergoak 100 gazte profesional bilduko ditu uraren egungo kudeaketa aztertzeko

2017(e)ko maiatzaren 6a, larunbata - 12:03etan eguneratua

Ricardo Barkala, nuevo presidente del Consorcio de Aguas.

Ricardo Barkala, nuevo presidente del Consorcio de Aguas. (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Ricardo Barkala, nuevo presidente del Consorcio de Aguas.

Erakundea sortu zeneko 50. urteurrenarekin bat eginik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Young Water Professionals —International Water Association elkarteko profesional gazteen estatuko adarra— taldearen lehenengo foroa Bilbon egiteari bide eman dio. Azaroaren 16an, 17an eta 18an egingo den lan-topaketa horretan uraren eta azpiegitura hidraulikoen egungo kudeaketari buruzko hainbat alderdi jorratuko dira.

BILBA. Hala, 35 urtetik beherako ehun bat gaztek, uraren sektoreari lotutako profesionalek, YWP 2017 biltzarrean parte hartuko dutela aurreikusten da. Biltzar hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Ur-horniduraren eta Saneamenduaren Espainiako Elkarteak (AEAS) antolatu dute, UPV/EHUren laguntzarekin.

Young Water Professionals (YWP) sarea International Water Association (IWA) elkartearen ekimen global bat da. Estatu mailan, 2015. urtean sortu zen uraren munduko gazteen garapen profesionala sustatzeko eta errazteko. Aurtengo helburuen artean kideen arteko loturak sendotzeko eta nazioarteko kokapena hobetzen jarraitzeko balioko duen biltzar bat egitea zehaztu zen. Gaur egun, sarea 130 kide baino gehiagok osatzen dute eta uraren sektoreko profesionalen artean toki garrantzitsu bat hartzea lortu du. 

Foroaren egitaraua oso dinamikoa eta parte-hartzailea izatea da asmoa, edukiak sakondu eta lotura berriak sortzeko modukoa. Hasierako bertsioan hitzaldiak, key speech-ak, eztabaidak, agirien aurkezpenak, saio interaktiboak edo zeharkako gaitasunen ingurukoak barne hartu dira. Sarearen gai nagusiak jorratuko dira: uraren 4.0 sektorea, baliabide hidrikoen kudeaketa integratua eta uraren sektoreak industrian eta nekazaritzan daukan eginkizuna. 

Foroak batzorde zientifiko baten laguntza jasoko du, hainbat gaietan adituak diren pertsonez osatutakoa. Bertan, erakunde parte-hartzaileak ordezkatuta egongo dira. Ekitaldiak IWA elkartearen babesa ere izango du, eta lanik onenak Water Science and Technology aldizkarian argitaratzeko proposatuak izango dira.

Gaur bertan ireki da izena emateko eta hitzaldien proposamenak bidaltzeko epea, webgune honen bidez egin dezakezuna: https://inscripciones.aeas.es/evento_datos.asp?Evento=03

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120