DATORREN ASTEAN

Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko kanpaina jarriko da abian

Kontrolak datorren astelehenean, maiatzak 8, hasi eta hilaren 14ra bitartean egingo dira

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 6a, larunbata - 12:07etan eguneratua

Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko kanpaina jarriko du abian udaltzaingoak.

Bilboko udaltzaingoak jarriko du abian ibilgailuen abiadura kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina

Galería Noticia

Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatzeko kanpaina jarriko du abian udaltzaingoak.

BILBO. Datorren astelehenetik (maiatzak 13) domekara (hilak 14) Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina jarriko du abian. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da eta helburu bi ditu:

Trafikoari buruzko Legea dela eta, gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela, esate baterako, IAT eginda duela, egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, Udaltzaingoak Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa beteko dute. Hiru ezaugarri hauek dira ziurtatu beharrekoak:

  Garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak.
  Gidariaren gaitasun profesionala.
  Merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

2016an Bilboko Udaltzaingoak 3 kanpaina egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Hauek dira kontrol horien emaitzak:

  Kontrolatutako ibilgailuak: 187
  Jarritako salaketak: 14 (kontrol guztien % 7,5).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120