Zirrikituetatik begira

Zauriak

Karmele Jaio - Viernes, 5 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

Columnista Karmele Jaio

raquelek nostalgia senti-tzen du bere alabaren garai hartako xalotasuna gogoratzen duenean. Oporretara joateko abioia hartu zuten batean, alabak galdetu zion ea nola heltzen ziren helmugara abioarekin batera zinta garraia-tzailean uzten zituzten maleta haiek, argi zegoenean zinta hura abioia baino askoz motelago joan behar zuela berak imajinatutako lurrazpiko tuneletatik. Nagusitan askotan defendatu du bere txikitako burutazio hura: berak maletak zinta batetik joaten eta zinta batetik bueltatzen ikusten zituenez, nola ez zuen pentsatuko ba zinta haien gainean garraiatzen zituztela lur azpitik?

Nostalgia sentitzen du xalotasun hura aspaldi desegin zelako. Poliki poliki. Eta kasu gehienetan bezala errealitatearekin tupust egitearen ondorioz. Bizitzak bere alabari eragindako zauriez pentsatu du Raquelek. Umea zenean zauri horiek fisikoak ziren: beltzune bat, urradura bat belaunean… Baina hazten joaterekin batera, zauri ikusezinak heldu ziren, askotan fisikoak baino mingarriagoak: zazpi urterekin jolastokian inork berarekin nahi ez zuela sentitzeak eragin zion zauria, hamabost urterekin bere gorputzak telebistan agertzen ziren neskenekin konparatuta zerikusirik ez zuela egiaztatzeak sortu zion zauria, hamazazpi urterekin mutil batekin zuen harremana moztu behar izan zueneko zauria, hogeita bi urterekin bere gurasoak txikitan uste zuen bezain bikain eta miragarriak ez zirela egiaztatu zueneko zauria…

Raqueli min egiten diote bere alabaren zauriek. Eta askotan pentsatu du agian gehiago egin zezakeela bere alaba zauri guzti haietatik babesteko. Baina gaur, bere alaba aireportuan ikusi duenean, etxera bueltan, atzerrian sei hilabete ikasten igaro ondoren, haren begiradaren distira ikusi duenean, haren keinu kontent eta heldua ikusi duenean, konturatu da zaurietatik hazten direla lore ederrenak, paretetako arrakaletatik bezala. Orduan, harro begiratu dio zinta garraiatzailean datorren maleta har-tzeko zain dagoen alabari. Eta pentsatu du harrigarria dela maletak abioarekin batera heldu izana oraingoan ere aireportura.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120