BLV-ART programak

Bihar zabalduko du Bilbo zaharreko erakusketa eta sorkuntza guneetatik bisita gidatuak egiteko izena emateko

Programak “Arty Walks” jarduera jasoko du aurten ere, auzoaren eraldaketa zuzenean ezagutzeko eta arte eta sorkuntza espazioen arduradunekin elkarrekintzan aritzeko

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 5a, ostirala - 12:05etan eguneratua

BLV-ART programak

Galería Noticia

BLV-ART programak

Bilboko Udalaren BLV-Art programak BIHAR zabalduko du Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diren bisita gidatuetan izena emateko epea. Arty Walks ekimena ekainaren 9an eta 10ean izango da, goizez eta arratsaldez (11:50ean eta 17:50ean), eta saio bakoitzak ordubete eta 25 minutu inguruko iraupena izango du. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez, kontuan izanda pertsona bakoitzak bisita bakarrerako baino ezin izango duela izena eman

BILBO. Partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Bisita bakoitzean auzoa bizitzen ari den eraldaketa eta eraldaketa horrek inguruan finkatzen ari den arte erkidegoaren garapenean izan duen eragina azalduko da. Beste alde batetik, galerietako jendeak euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko dizkie bisitariei, eta artistekin hitz egin ahal izango da euren artelanei buruz, erakusketen kasuan.

Aurten ekimen gehiago sartu dira bisiten programan, inguruan erreferentziazkoak diren artistekin eta lekuekin, besteak beste Okela, Euskadiko arte garaikidea aktibatzeko artistek sortu eta kudeatzen duten irabazi asmorik gabeko espazioa;Andoni Euba, estudioa San Frantzisko auzoan duen artista bilbotarra;Recrea2, apainketako soluzioak, funtzionalak edo estrukturalak aztertuz, birziklapenaren filosofian oinarrituta diseinatzen duen enpresa artisaua;edo La Pepita / Eskina Femenina, emakumeek egindako rap-a ezagutarazteko eta zabaltzeko espazioa.

Aurreko edizioetatik ezagunak diren beste espazio batzuk eta inguruan erreferente direnak ere bisitatuko dira, La Karpintería, Trucarec + Tunipanea, SC Gallery, Anti Liburudenda edo Sarean besteak beste.

BLV-ART programak kulturaren aldeko apustua egiten du, aipatutako auzoen garapenerako eta erabateko birgaitzerako elementu bultzatzaileetakoa baita. Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen ekimen horren helburua gune horren kultur espezializazioa da, bertako biztanleen eta bisitarien beharrei erantzun ahal izateko.

Aurreko urteetan bezala, arte ibilbideetan parte hartzen dutenek, BLV-Art jaialdiaren izpiritua ondoen irudikatzen duten argazkiak saritzen dituen argazki lehiaketan hartu ahal izango dute parte;beraz, epaimahaiak gehiago baloratuko ditu argazkien bitartez irudikatutako ideiak, horien kalitatea eta teknika baino.

Arte Ibilbideen zerrenda:

2017/06/09 (Gaztelaniaz)
Irteera: 17:50ean - Marzana tabernaren kanpoaldea, Martzana Kalea, 16
Ibilbidea: Okela – Andoni Euba – SC Gallery – Trucarec + Tunipanea – La Karpintería – Recrea - Sarean

2017/06/09 (Gaztelaniaz)
Irteera: 17:50ean - Sarean (Mariaren Bihotzaren plaza, 4)
Ibilbidea: Recrea2 – Okela – La Karpintería – Andoni Euba – SC Gallery – Trucarec + Tunipanea – Sarean

2017/06/10 (euskaraz)
Irteera: 11:50ean –Bilborock kanpoaldea
Ibilbidea: Anti Liburudenda – La Karpintería –Trucarec + Tunipanea – Andoni Euba – La Pepita/Eskina Femenina - Recrea2 - Sarean

2017/06/10 (Gaztelaniaz)
Irteera: 11:50ean - Sarean (Mariaren Bihotzaren plaza, 4)
Ibilbidea: Andoni Euba – La Pepita/Eskina Femenina – Recrea2 – Anti Liburudenda – La Karpintería – Trucarec + Tunipanea – Sarean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120