Talaieroa

Ahal denean, ahal den guztia

Erramun Osa - Jueves, 4 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Erramun Osa

Erramun Osa

Galería Noticia

Erramun Osa

Espainiako aurrekontuei buruzko negoziazioak azken txanpara iristen ari dira. Izan ere, elkarrizketak, funtsean, egun Madrilen agintzen duen alderdiaren ahuleziaren ondorioz gertatzen ari dira. Premia hori egon ez denean, ez baita egon hitz egiteko eta ezer adosteko aukerarik txikienik ere -aurreko legealdian ikusi ahal izan genuenez-. Inguruabar horretan, atentzioa ematen du zenbait alderdik EAJri lezioak emateko hartu duten erabakia: ustelkeriak jandako alderdi bati sostengua ematea dela;PPren politikak babestea dela;elkarrizketen emaitzak ikusi gabe, huskerien truke, alderdien interesak lehenetsi dituztela eta gisakoak en-tzuten ari gara, noiznahi eta nolanahi!

Ezkerreko alderdiak ahaztu egiten dira PP alderdia Gobernuan egotearen erantzukizuna haiena besterik ez dela. Herritarren interesei bizkarra eman, norgehiagoka jardun eta ez zirelako gauza izan aldizkatzea gauza-tzeko, PP alderdia indartu zuen bigarren hauteskunde-deialdi bat eragin bazuten ere. Ondorioz, PP alderdia Gobernura iristea ahalbidetu dutenak boto-emaileak, ezkerreko alderdien ezintasunak eta ezinikusiak izan dira. Are gehiago, norbaitek azaldu egin beharko luke Eusko Jaurlaritzan eta Madrilen alderdi berekoak agintzen egon direnean, zergatik ez diren gauza izan bideratzeko, besteak beste, Estatutuaren erabateko gauza-tzea edota Kupoaren auzia... Halaber, Madrilgo Gobernua hankaz gora jarri nahi dutenek, argitu egin beharko lukete hauteskunde berri batzuk deitzetik harago, hegemonia borroketatik urrutiago, zein den proposatzen duten bidea, herritarren interesak aintzat hartuko duena.

Erraza da norberaren urteetako jardunak ate guztiak itxi dituenean, zehar bidez, beste norbaiten bidez, eskakizunak plantea-tzen -presoen kontua, esate baterako- ahalegintzea, halakoak bihurtuz akordio bat balioesteko gutxienekotzat... gaia beste bat denean: aurrekontuei bidea ematea, bidenabar gure herriarentzat urteetan lorrezinak ziruditenak eskuratuz. Indarkeriak eragin dituenak bideratzeak, espetxe politika aldarazteak zein bestelakoak zuzentzeak beste bide batzuk eta bestelako adostasunak eska-tzen ditu, aurrekontuei buruzko elkarrizketatik at daudenak.

Espainian behar izan gaituztenean -berdin ezkerreko edo eskuineko-, orduan eta orduan bakarrik, hartu gaituzte aintzakotzat eta lortu ditugu aurrera egiten segitzeko, aldiro behar-beharrezko genituenak... hala izan ez denean, guztiek albo batera utzi baikaituzte, ia salbuespenik gabe. Horrexegatik da garrantzi handikoa une egokiak baliatzea, Herria eraikitzen jarraitzeko, zukurik handiena ateratzen ahaleginduz. Gure aurrekoek erakutsi baitziguten bidea, txikiak handia irabazi dezakeelako, asmoz eta jakitez aritzen denean. OharraAkats bat dela eta, atzo atal honetan lehenagotik publikatuta zegoen artikulu bat argitaratu genuen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Talaieroa

ir a Talaieroa »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120