Bizkaiko Pilota Federazioa

Palak bere txokoa egin du

Bizkaiko Pilota Federazioak eta Areatza klubak azken pala jardunaldia antolatu dute. Bost bikote aritu dira minitenis kategorian

Miria Rodríguez erreportajea - Jueves, 4 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:11h

Azken jarduanldia Areatzan, Orozkon, Mallabian, Arteagan, Berrizen eta Elorrion jokatu zen.

Azken jarduanldia Areatzan, Orozkon, Mallabian, Arteagan, Berrizen eta Elorrion jokatu zen. (Jose Sampedroren argazkiak)

Galería Noticia

Azken jarduanldia Areatzan, Orozkon, Mallabian, Arteagan, Berrizen eta Elorrion jokatu zen.

Nesken artean bereziki zabaldu da palan jokatzeko zaletasuna. Duela aste batzuk eskupilotan jokatzen duten nesken inguruan aritu ginen, kontzentrazioetan hogei jokalari inguru batu zirela eta. Oraingoan palaren txanda izan da. Normalean, neskek gomazko paletarekin joka-tzen dute;mutilek, aldiz, larruzko paletarekin.

Hasteko, paleta mota berri bat sortzea erabaki zuten. Miniteniseko pilotarekin jokatzen dute;geldoagoa da eta koordinazioa eta kolpea lantzeko balio du. Neskak dira palan gehien jokatzen dutenak. Mutilen presen-tzia handiagoa da beheko kategorietan;izan ere, eskupilota nahiago dute.

Igandean ligako azken topaketa izan zen Areatzako frontoian, tenis kategorian, baina beste herri ba-tzuetan beste kategoria batzuetako partidak ere jokatu ziren, hala nola Mallabian, Orozkon, Arteagan, Berrizen edo Elorrion. Eskualde horietan pala nahiko errotuta dago eta ohikoa da neskek artean. Areatzako klubaren kasuan, neskak dira gehiengoa. Hogeita hamar inguruk eskola ligetan jokatzen dute normalean, eta udalerrian oso zabalduta dagoen duen jarduera da. Aurten hamar berri sartu dira benjamin kategorian, baina zifrak desberdinak dira urteen arabera. “Urte batzuetan gehiago ditugu, eta beste batzuetan gutxiago. Aukeratzen diren eskolaz kanpoko jardueren araberakoa ere bada. Gainera, gehienek utzi egiten dute nagusiak direnean”, esan digute klubekoek.

Klubeko pilotari batzuek parte hartu dute azken topaketa honetan. Bost bikotek parte hartu dute;horietatik hiru neskenak izan dira, bat mutilena eta beste bat mistoa.

Goizeko hamaiketatik aurrera, pilotariak frontoira gerturatzen hasi ziren. Aurretik zituzten hainbat partida, denboraldia amai-tzeko. Bikote bakoitzak partida bat jokatu zuen, bi jokotara;joko bakoitza zortzi tantokoa. Berdinketa kasuetan, bigarren partidan gertatu zen moduan, hirugarren joko bat egin zen, bost tantora.

Partidetan lehia handia egon zen;oso berdinduta egon ziren, eta kalitate handiko jokaldiak ikusi ahal izan genituen. Hala ere, deigarriena neskak posizio aldaketetan zein ondo moldatzen ziren ikustea izan zen, zalantzarik gabe. Izan ere, orain pilotariek aurrelari eta atzelari moduan jokatzen dute, ez posizioa bakarrean. Horregatik, jokalariren batek gehiago sufritu zuen posizioz aldatzea suertatu zitzaionean.

Egin genuen lehen partidan, bikote urdinak irabazi zuen, gorrien aurkako lehia gogorraren ostean. Berdinduta egin ziren, baina gorriek irabazi zuten. Are lehia estuagoa izan zen bigarrenean, berdinduta amaitu baitzuten. Beste joko bat behar izan zuten, eta bikote urdinak irabazi zuen azkenean.

Egun batzuk barru Bizkaiko Eskola Jokoen finalak jokatuko dira eta pilota modalitate guztiak izango dira, pala barne. Kirol gehienen probak Sestaon izan ziren, baina pilotakoak Bizkaia pilotalekuan izango dira, opari bikaina pilota arloko gazteentzat. Hitzordua hilaren 13an izango da, larunbata, eta igandean D eskupilotarekin jarraituko dugu. Bestalde, 20an hasierakoa ez den eskupilotaren txanda izango da, eta 21ean frontenis eta trinketea izango ditugu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Pelota

ir a Pelota »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120