bilbon

Gizon bat atxilotu dute beste bat jotzeagatik Indautxu auzoko galerietan

EUROPA PRESS - Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 10:49h

Ertzaintzaren agenteek 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den astelehenean Bilbon, Indautxu auzoko galeria batzuetan beste gazte bat jotzea egotzita. Biktima anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

BILBO. Astelehen eguerdian, Bilboko Autonomia kalean izandako eraso baten berri emateko deia jaso zuten herritarren babeserako agenteek. Iritsi zirenean, gazte bat aurkitu zuten aurpegia odoletan zuela, eta erasoaren arrastoak ikusi zituzten taberna bateko ate ondoan.

Zauritua artatzeko anbulantzia eskatu ondoren, ertzainek establezimenduan zeuden pertsonak identifikatu zituzten, eta haien artean zegoen, dirudienez, ustezko erasotzailea. Osasun langileek ospitalera eraman zuten ahoan lesioak zituen eta klabikula ustez hautsita zuen zauritua.

Bestalde, agenteek atxilotu egin zuten erasoan parte hartzea leporatuta identifikatu zuten gizonezkoa, eta poliziaren egoitzara eraman zuten. Atxilotua Bilboko guardiako epaitegiko epailearen aurrera eraman zuten asteartean.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120