Gernikako Idazlan Koadernoak kaleratzear

Ekimenak Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 60 gazteren lanak jasotzen ditu aurten

Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

gernika- Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Hezkuntza Arloaren eskutik, udalerriko irakaskuntza zentroekin elkarlanean, XVI. Idazlan Koadernoak aurkeztu ditu beste urte betez. Egitasmoaren helburuak idazmena lantzea eta irakurzaletasuna sustatzea dira, euskara sendotzea izanez xede nagusia.

Herriko ikasketa zentro bakoitzak bere idazlanak aukeratu ditu, ziklo bakoitzeko bi, eta guztira 60 ikasleren idazlanak jaso dira. Lehen Hezkun-tzako irabazleek 30 euroko bono bana eta DBH/Batxilergokoek 40 eurokoa jasoko dute, udalerriko liburu dendetan euren gustukoak erosi ahal izateko

Idazlan Koadernoen ekimenak 2002an dauka jatorria. “Idazlanak liburu landu eta txukunean jasotzen direla ikusteak, lagundu egingo deutse ikasleei eta gurasoei hizkuntza emozioaren bidetik bizi izaten. Emozio horrek ekarriko dau euskerea gure bizitzan errotzea” Marisa Aldamizetxebarria Euskara Zinegotziaren hitzetan. - A. Erdaide

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120