Berreginen Museoak aukera emango die 20 artistari euren lanak dohainik erakusteko

EUROPA PRESS - Miércoles, 3 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 14:25h

El Museo de Reproducciones ha organizado a lo largo de los años múltiples actividades. En la imagen, 'Arte a la luz de las velas'fue una de las más originales.

Bilboko berreginen museoa. (Pablo Viñas)

Galería Noticia

El Museo de Reproducciones ha organizado a lo largo de los años múltiples actividades. En la imagen, 'Arte a la luz de las velas'fue una de las más originales.

Bilboko Berreginen Museoak Art Market ekimena egingo du maiatzaren 13an, eta 20 artistak euren artelanak dohainik erakusteko aukera izango dute. Parte hartzaileak hasiberriak, profesionalak edo ikasleak izan daitezke, eta marrazketan eta ilustrazioan oinarrizko ezaguera eta gaitasunak izan behar dituzte.

BILBO. Interesdunek maiatzaren 8a baino lehenago mezu elektronikoa bidali behar dute saioa.barrenetxea@bilbokoberreginenmuseoa.eus helbidera hurrengo informazioarekin: curriculuma, bere lanaren deskribapena etaerakutsiko duen lanen baten eredua JPEG formatuan. Inskripzioaren baieztapena mezu elektronikoz egingo da maiatzaren 9a baino lehen.

Berreginen Museoak jakinarazi duenez, hautatutako artistek bakarrik hartuko dute parte, eta artista bera izango da bere stand-aren muntaia eta desmuntaiaren arduraduna. Antolatzaileak parte hartzaile bakoitzeko aulki bat utziko du, eta mahaiak, astoak edota lanen erakusketarako beharrezko materialak parte hartzaileek ekarriko dituzte.

Muntaia eta desmuntaiarako ordutegiak beteko da, eta sarbideak, hormak eta museoko artelanak ez dira okupatuko. Artista bera izango da bere stand-aren arduraduna, eta berak egindako lanak izango dira salgai, bai originalak bai berreginak. Artistak izango dira salmenten onuradun bakarrak, eta antolaitzaileak argazkiak eta bideoak egiteko aukera izango du eta bere onurarako erabili.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120