Zirrikituetatik begira

Kalamidadea

Pilar Kaltzada - Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

hALAXEda bizitza. Denok konta dezakegu barruak kiskali dizkiguten gertakari tristeren bat. Baina nik ez dut egingo”. The Godfather (Aitajauna) filma ezagunetik gehien gogoratzen dudan esaldia da hau, beste hainbat harribitxiren artean gogokoena dudalako. Eta beti lortzen ez badut ere, eguneroko bizitzaren jira-biran aplikatzen saiatzen naiz, badaezpada. Kosta egiten da, oro har istorio tristeak maite ditugulako, argia baino iluna, itxaropenaren kaltetan, kamusada. Geure aitona zenari hamaika aldiz entzun nion horren inguruko kexua: zerbait ospatu behar dugunean ere, kalamidadeak baino ez ditugula gogoratzen esaten zuen hark.

Gogoratzen duguna gara, neurri handian, eta horregatik nahi nuke kalamidadea ez dena ere oroitzea. Une latzak baztertu gabe, bestelakoen saskian sartzea, on egiten didaten gertakariekin, txikiak izanik ere, irribarre bat ateratzen duten eguneroko jazoera horiekin.

Atzo bertan Maiatzaren Lehena aldarrikatu genuen, jai eginez, langileen eskubideen aldeko borrokan 1886. urtean Chicagon hil zirenak omen-tzeko. Gutxi dakigu, ia batere ez, borroka latz horretan garaitzeko giltzarri izan ziren beste gizon eta emakumeen ausardiaz eta eskuzabaltasunaz, adibidez. Oinazearen kontakizuna nagusitu da, eta soilik oinazearena. Zerbaiten seinale izango da, nik uste, historia gertakari lazgarrien gainean eraiki izana. Salbuespenak salbuespen, hilketak, martiriak eta jazoera dramatikoak aise gailentzen dira egutegiko orrien artean urtea gorriz margozten;gorriz, festa-egunaren kolorea delako, eta gorriz, halaber, festa-egun horietako gehienak odolez zipriztinduta daudelako.

Oreka zaila da, ia ezinezkoa, baina esango nuke mundua ulertzeko geure modua asko aldatuko litzatekeela kontakizun horri kolorea eta argia ematen dioten gertaerak ere ekarriko bagenitu. Egunotan Gernikara errefuxiatuen eskubideen alde joandakoen artean entzun dut, beste behin ere, aitona zenaren kexua eta aldarria. Harena da, halaber, Aitajaunaren pelikulako esaldia osatzen duen bigarren hau ere: “zauriak berez egiten du piko, ez du zure hazkatuaren beharrik”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120