Brankaganetik kikuke

Abiada ikaragarrian

Ramon Basaldua - Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

borrar

Galería Noticia

borrar

athleticek irabazi beharra eukan Balaidosen eta zuri-gorriek ez eben huts egin. Ernesto Valverderen taldeak partidu serioa jokatu eban hasieratik amaierara arte eta goitik behera nagusitu jakon aurkariari. Ligea amaitzeko

hiru jardunaldiren faltan, Athleticek igaz liga osoan beste puntu eskuratu badauz be, oraindik ez dauka ziurtatuta Europarako txartela. Sailkapeneko lehen seiren artean sailkatzea inoiz baino garestiagoa izango da eta azken jardunaldira arte hiru talderen arteko borroka bizia ikusiko badogu ere, Athleticek baikor egoteko arrazoiak emoten deuskuz, oso mailan onean dabil-eta.

Liga txapelketako azken hamar partidu erabakigarrietan sartu aurretik Europa League jokatzeko aukera emoten daben postuetan sailkatzeko zenbat puntu behar diran kalkulatzen ibili diranek ez dabe asmatu, inondik eta inora bez. Ernesto Valverdek zuzentzen dauen taldeak zortzi garaipen eskuratu dauz azken hamar jardunaldietan eta halan ta guztiz be seigarren dago sailkapenean. Europa Leaguerako sailkatzeko lehian jarritako erritmoa ezin biziagoa da eta inork ez dau amore emoten. Athleticek bez. Kontuak kontu, azken hiru jardunaldietan erabagiko da bosgarren eta seigarren postuetarako borroka.

Vila-real eta Realaren atzetik dabil jokatzen Athletic azken jardunaldietan eta garaipena eskuratzeko beharragaz zelairatzen dira zuri-gorriak, aurkariek hiru puntuak eskuratuta dagozala jakinda. Balaidosko partidua irabazi beharrekoa zan eta Celta Manchester Uniteden aurkako kanporaketara begira ikusita, emoten eban partidua irabazita egoala zelairatu aurretik, horrek dakarren arriskuagaz. Zorionez, Athleticek serio ekin eutsan norgehiagokari eta ez eutsan aukera txikiena be emon aurkariari. Mikel San Jose jaun eta jabe izan zan zelai erdian eta atzealdeko gizonek ederto zaindu eben Kepa Arrizabalagaren atea. Sendotasun horretatik abiatuta hasi ziran zuri-gorriak aurkariaren atera hurreratzen. Iñaki Williamsek gustura jokatu eban aurrealdean, Adurizen erresuman, eta zoratu egin zituan Celtako atzelariak. Gol bat sartzea merezidu eban bere lan bikaina biribiltzeko. Garaipenaren bidea zabaldu eban gola, baina, Raul Garciak sartu eban. Bikain dabil nafarra ligaren azken txanpa honetan eta bere golak erabakigarriak ari dira izaten. Bigarren zatiaren hasieran sartutako golak erabagita itxi eban norgehiagoka zuri-gorrien alde.

Azken hamar jardunaldietan zortzi garaipen lortu izanak -barriro dinot ze marka ikaragarria da- ez deutso saririk ekarri oraindik Athletici eta zuri-gorriek erritmoa jaitsi barik jarraitu beharko dabe ligea amaitu arte. Ondo merezitako atsedena hartuta, Mendizorrotzan jokatuko dabe domeka eguerdian. Partidu gatxa da, bai, Alaves talde landua dalako, baina Valverderen gizonek helmugearen pankartea ikusten dabe eta ez dagoz amore emoteko prest, are gitxiago orain arte hainbeste borrokatu ostean. Ganera, Vila-realek eta Realak Nou Camp eta Sanchez Pizjuanen jokatzen dabela kontutan izanda, garbi dago hurrengoa jardunaldi erabakigarria izango dala. Zuri-gorriek euren eskuetan daukie Europarako txartela eskuratzea -inork ez dau gure aurre-kanporaketarik jokatu- eta orain arte ez badabe huts egin ez dot uste orain kale egingo dabenik.

Goraipatzekoa benetan Balaidosen egon ziran Athletic zaleen jarrerea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120