"Zientzia azoka 2017"

Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa egingo da larunbatean Bilbon

Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 110 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira

Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:24h

Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa egingo da larunbatean Bilbon.

Galería Noticia

Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa egingo da larunbatean Bilbon.

Gaur aurkeztu dute Bilboko Udaletxean Koldo Narbaiza Olaskoaga jaunak, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Amaia Esquisabel Alegria andreak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketaren zuzendariak, eta Leire Cancio Orueta andreak, Elhuyarreko zuzendari nagusiak 2017ko Zientzia Azoka.

BILBO. Aurkezpenean izan dira, halaber, Elorriko BHI institutuko eta Loiuko Lauro ikastolako ikasleak, iazko azokan aurkeztutako lanak eta bizipenak azaltzen.

Aurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin dator. Eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 9ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Plaza Barrian. Gazteek urtean zehar eginiko lanak izango dira protagonista. Aurtengo azokan, nobedade gisa aurkeztu dituzte eremu profesionalarentzako gunea eta tailerrak. Hauen artean, azpimarragarriena da ‘Musika-laborategia REC’ izenekoa, sari-banaketaren ondoren jarraipena izango duena: Musika-laborategia PLAY, Las Tea Party DJ’s-en eskutik. Familia osoari luzatzeko eskaintza da aurtengo Zientzia Azoka.

AZOKA, DATUAN

Urtean zehar, Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urteko 1.150 gazte aritu dira lanean, 350 taldetan. Horietatik, 110 taldek aurkeztuko dute beren lana Bilbon larunbatean.

Guztira, 337 gazte: neskak 176, eta mutilak 161.

DBH ko 79 talde eta Batxilergoko 26 talde.

Bizkaia (15 eskolako 79 talde), Gipuzkoa (6 eskolako 19 talde) eta Nafarroako taldeak (3 eskolako 9 talde).

Estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako irabazleak: 3 talde.

Lanen gaikako banaketa: 18 biologia-geologia, 4 energia, 12 fisika-kimika, 10 gizarte-zientziak, 1 humanitateak, 32 ingeniaritza-teknologia, 22 ingurumena-ekologia, eta 21 osasuna.

EGITARAUA:

12:00 Azokaren irekiera ofiziala instituzio eta erakundeen eskutik

Azokak 3 gune nabarmen izango ditu

1. Arkupeak. Gazteen stand-ak 12:00 – 14:00 eta 17:00 - 19:00 bitartean

2. Erdigunea: Eremu profesionala eta tailerrak: 12:00 - 18:30 bitartean

  Nanokomik erakusketa. CIC nanoGUNE eta DIPC
  Teleko-mix: robotika eta bio-seinaleak. Telekomunikazio Ingeniaritza UPV/EHU
  Ikasgelarako teknologia. The Makery.
  Txikienentzako tailerrak. Euskaltel Konekta Fundazioa

TAILERRAK

  Esperimentuen Txokoa
  Eraiki zure jostailua polimakerrarekin (The Makery)
  Teleko tailerra. Zuntz Optikoa (UPV/EHU)
  Musika-laborategia: REC (Lorea Argarate Zubia. Las Tea Party DJ’s)
  Nanoteknologia tailerra (CIC nanoGUNE)
  Zientzia Azokako marrazkien erakusketa. Dibujatolrato

3. Eszenatokia

  19:00 - 20:00 Sari-banaketa
  20:00 - 21:00 Las Tea Party DJ’s. Musika-laborategia: PLAY

Aipatzekoa da, Zientzia Azoka Elhuyarrek antolatzen badu ere, Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearekin elkarlanean egiten dela azoka. Hain zuzen, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko unibertistateko Ingeniaritza Fakultateko eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jasotzen dutela gazteek haien lana egiteko.

Eta, ondoren, gazteek zientzia-bizipenak luzatzen jarraitzeko, mundu profesional horretan diharduten Euskaltelek, Iberdrolak, ERABIk, Tecnalia Korporazio Teknologikoak, IK4 zentro teknologikoen aliantzak, CICNanogunek, TZBZ Berrikuntza Taldeak, BTEK teknologiaren Interpretazio Zentroak eta Iruñeko Planetarioak haiekin batera egonaldiak egiteko aukera emango diete gazteei.
Gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta zientzia- eta teknologia-alorreko pertsonak gazteei hurbiltzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

BABESLEAK

  Bilboko Udala
  FECYT erakundea (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa).
  Eusko Jaurlaritza
  Bizkaiko Foru Aldundia
  Iberdrola
  Euskaltel
  Erabi

Babes horren erakusgarri, Zientzia Azokaren babesle eta kolaboratzaile guztiak egon dira gaurko aurkezpenean: Nerea Lupardo (Euskaltelen Harreman Instituzionaletako Zuzendaria), Francisco Olarreaga Tellechea (Iberdrolaren ordezkaritza instituzionala, EAEn), José Pablo Ormaetxea (Visiontech4Life kontsortzioa), Gorka Artola Beobide (UPV/EHUko Unibertsitate-Enpresa harremanetarako errekoterordea), Miren Nekane Errasti Lozares (Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Akademikoa), Antonio Bardasco (Tecnalia), Javier Laucirica (IK4ko Zuz. Zientifiko Teknologikoa) eta Xabier Díaz Silvestre (BTEKeko Zuzendaria).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120