maiatzea

Wovenhand, Cracker, Pilt, Anestesia edo Bombino igaroko dira Kultura Live Zirkuituaren lehen ediziotik

EUROPA PRESS - Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 12:59h

Wovenhand

Wovenhand

Galería Noticia

Wovenhand

Wovenhand, Cracker, Pilt, Anestesia, Reverend Peyton's Big Danm Band, Zen Garden, Dedo edota Bombino moduko taldeak igaroko dira Kultura Live elkarteak maiatzean abiatuko duen Kultura Live Zirkuituaren lehen ediziotik. Zirkuituaren bitartez, Kultura Live elkartea osatzen duten aretoen arteko "kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa" bultzatu nahi da.

BILBO. Horrela, arduradunek jakinarazi dutenez, maiatzean zehar Euskal Herriko areto ezberdinetan antolatuko diren kontzertuek osatuko dute Kultura Live Zirkuitua. Kafe Antzokia, Helldorado, Fever-Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Totem, Bilbaína Jazz Club, Sala Noboo eta Plateruena dira parte hartuko dute aretoak.

"Zirkuituari esker zuzeneko musika aretoek aurkitzen diren hirietako, herrietako eta auzoetako ekonomian duten eragina nabarmentzea bilatzen dugu. Ekosistema hauetako giza eta kultur jardueran aurrera egiten laguntzen duten programazioak eskaintzen dituzte zuzeneko musika aretoetako ekitaldiek eta lan hori gizarteratzea nahi dugu. 2017an lehen aldiz egingo dugun Kultura Live Zirkuitua etorkizunean Euskal Herriko zuzeneko musika profesionalaren eszenan erreferente bat izatea nahi dugu", adierazi dute.

Kultura Live elkartean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako zuzeneko musika areto profesionalak biltzen dira. Aretook urtero mila ekitaldi baino gehiago antolatzen dituzte eta 10.000 pertsonentzako edukiera gainditzen dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120