astearte honetan

Euskadik 4.0 industriaren eredua aurkeztu du Bruselan

EP - Martes, 2 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 16:56h

Arantxa Tapia, ayer en Hannover, durante la inauguración del estand Basque Industry 4.0.

Arantxa Tapia, la pasada semana en Hannover, durante la inauguración del estand Basque Industry 4.0. (Irekia)

Galería Noticia

Arantxa Tapia, ayer en Hannover, durante la inauguración del estand Basque Industry 4.0.

Eusko Jaurlaritzak Basque Industry 4.0 eredua aurkeztu du astearte honetan Bruselan, Eskualdeen Europako Batzordeak antolatutako jardunaldi batean.

BILBO. Alexander Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusiak ordezkatu du Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saila "The Future of Industry in Europe Challenges and Instruments for Local and Regional Authorities" izeneko jardunaldian.

Arriolak parte hartu duen topaketan aztergai izan dituzte modernizazio industrialerako eta garapenerako laguntza tresnak eta sareak sortzearen garrantzia. Arriolak batik bat azaldu du Euskadik Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustuarekin izandako esperientzia.

Estrategia horrek bere baitan hartzen ditu alderdi hauek: teknologia adimendunak sartzea euskal enpresa eta industrien bitarteko eta produkzio sistemetan;gaitasun eta teknologia berriak aprobetxatzea produktu eta prozesu berrietan;material aurreratuak txertatzea balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan;erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna zaintzea;balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.

Azken urteetan, Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia definitu du. Horren bidez finkatzen ditu, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak, Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak oinarritzat hartuz. Fabrikazio aurreratuarena da arlo horietako bat, eta, bide horretatik, Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Estrategia garatu du, Euskadi oinarri industrialeko ekonomia gisa posizionatzeko eta lider bihurtzeko, ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz.

Estrategia honen lehentasuna da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta fabrikazio prozesuak hobetzea espezializazio sektoreetan.

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak joan den otsailean azaldu zuen Bruselan Euskadik 4.0 industrian duen esperientzia, orduan ere Jaurlaritzaren ordezkari aritu zelarik. Europako Batzordeak antolatutako European Industry Day ekitaldian egin zuen aurkezpen hura, eta bertan azaldu zuen Euskadi kasu arrakastatsutzat jotzen dela industriaren eraldaketa eta berrikuntza prozesuan, baina azkenaldiko krisi ekonomikoaren ondorioz bere politika berriz orientatu duela gaitasun handienak dituzten sektoreetara.

Eusko Jaurlaritzak Hannover Messe azokan ere aurkeztu du Basque Industry estrategia. Europako industria arloko azoka garrantzitsuena da Hannoverrekoa, eta bertan izan da Arantxa Tapia sailburuak zuzendutako ordezkaritza bat.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Economía

ir a Economía »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120