Zirrikituetatik begira

Opor “txolloak”?

Ana. Urkiza - Lunes, 1 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:03h

aLBISTE batzuk irakurrita, badirudi, turismoa bi buruko munstro tzar bilakatu zaigula. Ez dut esango alarmistak iruditu zaizkidanik, zeren eta gehiegizko turismoaren gainean esaten direnak oso kontuan hartzekoak baitira. Baina hausnarketarako giltza, Argia astekarian jasotako galdera dirudit: “Datozenen turismoa txarra bada, nolakoa da gu goazenekoa?”. Gu beste lurralde batzuk bisitatzera goazenean zer egiten dugun galderari erantzuten diogunean konturatzen gara kanpokoak gurean egoteak zer suposa dezakeen etorkizunean. Zer nolako turismoa egiten dugu? Hotelera joaten gara ala apartamentua alokatzen dugu? Lagunen edo familiako norbaiten etxera joaten gara? Urteko zein sasoitan egiten dugu turismoa? Zer ikusten edota bisitatzen dugu? Herritako parte zaharretan sartuta ibiltzen gara? Hango jaki-edari tipikoak proba-tzea gustukoa al dugu? Eta zer egiteko gai gara tipiko-topiko horiek ezagutzera heltzeko? Ordu txikietan oraindik kalean ibiltzen al gara? Zaratarik ateratzen dugu? Kaleak zikintzen? Zenbat diru uzten dugu bisitan joandako leku horretan? Bertakoekin integratzeko edota bertakoak ez molestatzeko inolako ahaleginik egiten al dugu?

Galdera errazak dirudite baina erantzutean “baina”-ka hasiko gara segur aski, erantzun bat baino gehiagok osagarriren bat behar duela irudituta.

Turismoa ekonomiaren motor garran-tzitsua da eta munduan “egoten” laguntzen du. Nik, bederen, bisitatzen ditudan herriak, ikusitakoaren eta transmititu didatenaren arabera birkokatzen ditut mundu mapan. Inon ez didate “Gohome” pankartarik jarri eta ez dut molestatzen ditudan sentsaziorik izan. Hori bai, ez dut sekula izan, ezta ere, oporretan “txolloa” egin dudan sentipenik:ordaindu beharrekoak ekidin edota jarritako mugen gainetik ibili.

Beharbada, bai goazenontzako eta bai datozenentzako mugak eta betebeharrak zehazteaz eta kudeatzeaz arduratu beharko genuke areago.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120