MAIATZAREN 12ra ARTE

Bilboko haurreskoletan matrikula egiteko epea zabalduko da bihar

628 plaza eskainiko dituzte, 202 plaza 1 urte arte eta 426 1 eta 2 urte bitartekoentzat

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 1a, astelehena - 18:03etan eguneratua

Neskatxo bat haurreskolan.

Neskatxo bat haurreskolan. (J.M.M.)

Galería Noticia

Neskatxo bat haurreskolan.

Maiatzaren 2tik 12ra bitartean (egun biak barne) zabalik egongo da 0 eta 2 urte bitarteko umeak 2017-2018 ikasturtean Bilboko haurreskoletan matrikulatzeko epea.

BILBO. Informazioa jasotzeko eta matrikula egitek prozesuan izena emateko orriak haurreskoletan eta Haurreskolak Partzuergoaren web-orrian daude.

Maiatzean Sanchez Marcos eta Zamakola harreskoletan eskainiko diren plaza berrietarako matrikula egiteko epea ere zabalduko da. San Ignazio Haurreskolarako plaza berrietarako matrikula ezin izango da egin urtearen amaierara arte.

Sanchez Marcos Haurreskola oraindik zabalik ez dagoenez, matrikula barrutiko udaltegietan edo Ernesto Erkoreka plazan dagoen informazio bulegoan egin beharko da, maiatzaren 2tik 12ra bitartean.

2017/2018 ikasturtean Bilbon 628 plaza eskainiko dituzte. 202 plaza 0 eta 1 urte bitarteko seinentzat da eta 426 1 eta 2 urte bitartekoentzat.

Behin-behineko zerrendak Haurreskolak Partzuergoaren web-orrian argitaratuko dira, ekainaren 16an;eta behin betiko zerrendak uztailaren 12an.

HAURRESKOLAK PARTZUERGOAREN HAUR ESKOLAK(0 – 2 urte bitartekoentzat)

  ARANGOITI HAURRESKOLA (Ganeta Mendiaren kalea, 2)
  BASURTU HAURRESKOLA (Zankoeta,1)
  CERVANTES HAURRESKOLA (Lersundi, 10)
  DEUSTU HAURRESKOLA (Blas de Otero, 66)
  ELEXABARRI HAURRESKOLA (Tolosa, 6)
  FRANCISCO DE GOYA HAURRESKOLA (Pau Casals, 8)
  MATIKO HAURRESKOLA (Tiboli, 25 -27)
  LARREAGABURU HAURRESKOLA (Sagarminaga, 30)
  MIRIBILLA HAURRESKOLA (Vitoria-Gasteiz, 2)
  SAN FRANTZISKO HAURRESKOLA (San Frantzisko, 12)
  SAN IGNAZIO HAURRESKOLA (Asturias, 9 A)
  ZAMAKOLA HAURRESKOLA (Zamakola, 174)
  ZORROZGOITI HAURRESKOLA (Zazpilanda, 9)
  SANCHEZ MARCOS HAURRESKOLA (Fernandez del Campo, 28)

EGUTEGIA

  Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 12ra
  Behin-behineko zerrendak: ekainaren 16an
  Erreklamazioak egitek epea:ekainaren 19tik 30era
  Behin betiko zerrendak:uztailaren 12an
  Ikastaroaren hasiera: irailaren 6an

0 eta 2 urte bitarteko haur eskola publikoak Eusko Jaurlaritzak eta udalek Haurreskolak Partzuergoan sartzeko egindako hitzarmenen bitartez sortu dituzte. Bilbon 14 haurreskola egongo dira irailetik aurrera, uriko 8 barrutietan.

Hezkuntza-arloan laguntza ematen duen zerbitzua eskaintzea da xede nagusia. Umeen zainketa integrala eta heziketa integrala egiten dute, umeei gaitasun afektibo, sozial eta intelektualak garatzen laguntzeko.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120