GERMAN MARSHALL FUND-EN PROGRAMA BATEN BAITAN

Ameriketako Estatu Batuetako profesionalek Bilbo bisitatuko dute liderrak prestatzeko

Xabier Ochandianok Bilboren hiri- eta ekonomia-eraldaketaren prozesua aurkeztuko du

DEIA - 2017(e)ko maiatzaren 1a, astelehena - 18:07etan eguneratua

Ameriketako Estatu Batuetako profesionalek Bilbo bisitatuko dute liderrak prestatzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako profesionalek Bilbo bisitatuko dute liderrak prestatzeko. (DEIA)

Galería Noticia

Ameriketako Estatu Batuetako profesionalek Bilbo bisitatuko dute liderrak prestatzeko.

Bilboko Udalak eta German Marshall Fund of the United States (GMF) erakundeak mantentzen duten hitzarmenak fruituak ematen jarraitzen du, hiriaren eta hiriko enpresa-ingurunearen nazioarteko proiekzioari dagokionez.

BILBO. Oraingoan, euren jarduera-sektorean liderrak diren hiru profesional estatubatuar Bilbora helduko dira, Bizkaiko hiriburuaren nazioartekotze- eta eraldatze-prozesua ezagutzeko eta Euskadiko enpresekin harremanetan jartzeko, bai eta Euskadiko alderdi kultural eta historikoetara hurbiltzeko ere.

Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak, lan-bilera bat izango du bihar ordezkaritza estatubatuarrarekin;bertan, hiri-eredu industrial zaharra eraldatu eta hiri adimendun eta jasangarri bat sortzeko Bilboko Udalak ezarritako estrategien berri emango die.

Ameriketako Estatu Batuetako profesionalen taldeak ostegunera arte (hilak 4) bisitatuko du Bilbo. Taldeak GMF erakundearen liderrak prestatzeko programa batean parte hartzen du, eta kideek alor hauetan egiten dute lan: eskualde-garapena, industria energetikoa eta zuzenbidea. Gaurko egunean batzar bana izango dute Fineco taldeko eta Mondragon Kooperatiba Korporazioko arduradunekin. Biharko lan-agendari dagokionez, Bilboko Udalean izango duten hitzorduaz gain, Guggenheim Bilbao Museoa ere bisitatuko dute;bertan, hiria biziberritzeko prozesuan erakunde horrek izan duen lidergo-papera ezagutuko dute.

Asteartean, Fair Saturday ekimenaren arduradunekin bilduko dira. Fair Saturday artea eta kultura garapenaren motor gisa sustatzen dituen Bilbon sortutako mundu osoko mugimendu bat da. Bestalde, ordezkaritzak Metro Bilbao eta Zorrotzaurre bisitatuko ditu, tokiko 4.0 industriaren garapenera bideratutako hiriko espazio berria. Horrez gain, Zenbat Gara kultur erakundean egingo duten topaketan euskal kultura eta hizkuntza gaia jorratuko dute nagusiki. Asteazkenean, hilak 5, Gernikako Batzar Etxea eta Bakearen Museoa bisitatuko dituzte, bai eta Euskadiko Automozio Klusterra ere (ACICAE).

Ostegunean, profesionalen taldeko kideek, bakoitzaren interesen arabera, banan banako bilerak izango dituzte tokiko enpresa eta eragileekin. Harremanetan jarri nahi dute I+G enpresa sortu berriekin eta besteak beste Bilboren eraldaketan eta ingurune kooperatiboaren alorrean lan egiten duten enpresekin. Halaber, Berrikuntzari, Industriari eta Etorkizunari buruzko eztabaida batean parte hartuko dute unibertsitate-ingurunean.

German Marshall Fund erakundearen bulego teknikoa Bilbon

2013az geroztik, Bilbok German Marshall Fundeko ordezkaritza bulego tekniko bat du. Bilbao Ekintzaren Nazioarteko Arloak kudeatzen duen bulego horrek egin dio bide Marshall Memorial Fellowship programaren barruko bisita honi. Beka-programa horren helburu nagusia tokiko eta eskualdeetako liderrak prestatzea da, bai eta Europa eta Ameriketako herrialdeen arteko profesionalen hartu-emanak sustatzea ere. Beka horiei esker, bi kontinenteetako hiri desberdinetako errealitate politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala ezagutu ahal izan dute.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120