Zirrikituetatik begira

Amabitxiak

Josu. Torre - Domingo, 30 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:03h

bITXIA benetan izena bera. Ederra, bai izena bai izen ordea, entzungarriak direlako eta, hori, bat egin ezkero are ederragoa, Amabitxia. Berdin dio gizonezko ezkongaia besotik aldarera laguntzen diona bada, edo haur besoetakoa xal zeremoniotsuan (mantón de criastanar esaten zioten Arronizen) epel epel batuta bataia-tzen daraman hori. Amabitxiak hura eta hau Ez horiek soilik antza, zezenketetan “Apain eta dotore janzten diren neska gazte eta politak” (sic.) ere amabitxiak ei dira. Egunotan Bilboko Udeletik atera den pregoitik ikasi edo gogoratu dut azken hau. Debekazio pregoitik. Zein alderdik eskatu duen ere ba dio notiziak, ez zeinek onartu duten. Zinezko auzo lotsa sentituko nuke debeku hori denek edo gehienek onartu dutela baneki. Gure herrian esaten den bezala, ez dute potririk zezenketaren inguruan galdeketa bat egiteko eta bai “neska gazte eta polit” batzuei euren egun batzuetako lana eta alogera kentzeko. Pregoi edo gai honetaz ere ez dute esandako zintzilikaririk galdeketa aurkezteko. Ez da lege kontua, kontua da goleadaz galduko lituzketela bata eta bestea. Errazago da politikoki zuzentzat jotzen delako holakoak plazaratzea. Horri populismoa eta demagogia deitzen zaio. Oso oraintsu txirrindularien podium-era igoten zutenak ziren eta orain hauek. Emakundekoek ere “arropa gutxiz eta probokatzen zeundela” argudiatu zuten haietaz. Horretan diardun modelo profesional batek argi eta garbi erantzun zioten denei, diskriminazioa neska gazte izateagaitik lana kantzea, ezabatzea zela. Eta zein ote da zezen plazetara doazen amabitxien bekatua? Justifikatzeko akaso, “Amabitxiak eta manolak” jarri zuten aldarri edo pregoi horretan. Norbaitek hiztegira joateko tentazioa izanez gero, “moza del pueblo bajo de Madrid, que se distingue por su traje y desenfado” diolako RAEk. Bilbotarrok oso puristak gara, holakoetatik salbatu beharrekoak. Naizena izanda, M 1.a, Lorailaren Lehena bertan behera utzi eta halako gaia jorra-tzea, Amabitxi bategaitik baino ez nuke eginen.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120