Geltokiak “hosto” ikonoarekin nabarmenduta daude

Bizkaibuseko APP-ak burdinazko mendien burdinbide berdera iristeko informazioa eskaintzen du

Vicente Reyes: “Bizkaibusek aukera ona eskaintzen du Burdinbide Berdeko ibilbideez gozatu ahal izateko”

DEIA - Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:09h

Imagen de la nueva interfaz de la APP de Bizkaibus.

Imagen de la nueva interfaz de la APP de Bizkaibus. (DEIA)

Galería Noticia

Imagen de la nueva interfaz de la APP de Bizkaibus.

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak Bizkaibuseko APPa berritu du eta Burdinazko Mendien Burdinbide Berdera iristeari buruzko informazioa sartu du. Hala, erabiltzaile guztiek telefono mugikor eta tabletetatik ikusi ahal izango dute Bizkaibuseko zerbitzua erabilita nola iritsi burdinbideko sarbide-puntu guztietara;ibilbideak 42,5 km ditu eta Bizkaiko Enkarterriak eskualdean kokatuta dago. Hala, ibilbidea Artzentales, Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Muskiz udalerrietatik igarotzen da.

BILBO. Ekimen hori Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkartearekin batera garatu da.
Aplikazioa aste honetatik aurrera jada erabilgarri dago, bai Android gailuentzat baita IOs gailuentzat ere.

Orain arte, linea baten ibilbide osoa ikusteko "ibilbidea ikusi” aukera sakatzean, pantailako beheko aldean, aplikazioaren aurreko bertsioan ibilbidea osatzen duten geltoki guztien zerrenda agertzen zen, bai joanekoak baita itzulerakoak ere.

Egin den aldaketa nabarmenena “hosto” itxurako ikono bat jartzea da aipatutako Burdinbide Berdearen inguruko geltokietan. Guztira Bizkaibuseko 10 linea ezberdinetako 17 geltokik dute ikono hori, eta hala, Bizkaiko leku ezberdinetako hainbat puntutatik Burdinbide Berdera sartzeko aukera dago. Zehazki:

−  A0652 Lanestosa-Traslaviña-Zalla-Balmaseda
−  A3334 Santurtzi-Muskiz-Zalla-Balmaseda
−  A3336 Bilbo-Muskiz-Sopuerta
−  A3323 Portugalete-Galdames
−  A2336 Muskiz-UPV/EHU
−  A3333 Santurtzi-Gallarta
−  A3338 Muskiz-Barakaldo-Areeta/Las Arenas
−  A3340 Muskiz-Abanto-Zierbena-Bilbo (Autobidetik)
−  A3321 Portugalete-Ondarra/La Arena – Muskiz-Kobaron
−  A3335 Sestao-Muskiz (Hondartza)

Geltokien “hostoa” ikonoan sakatzean gainera, informazio-leiho berri bat irekitzen da eta alde batetik, sarbidearen koordenatuak agertzen dira eta beste alde batetik posta-helbidea. Horrez gain, hainbat irudi agertzen dira eta horiei esker geltokitik Burdinbide Berderako sarbidera iristeko bidea ikusi daiteke.

“Ekimen honi esker, Bizkaibusek arlo ezberdinetatik Burdinazko Mendien Burdinbide Berdea babestu eta hedatzeko egiten ari den lana sustatu du, aldi berean aisialdi eta denbora libreko jardueretan ere garraio publikoaren erabilpena bultzatuz”, azpimarratu du Vicente Reyesek, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko diputatuak. “Bizkaibus aukera ona da Burdinbide Berdeak eskaintzen dituen ibilbideez gozatzeko, ibilbidea planifikatzeko aukera ematen baitu hasierako puntura itzuli behar izanik gabe. Ibilbidean zehar dauden Bizkaibuseko 17 geltokiei esker ibilgailu pribatua etxean utzi daiteke, eta orain gainera, kontsultak telefono mugikorra erabiliz egin daitezke”.

Burdinazko Mendien Burdinbide Berdean lur azpiko galeriez osatutako labirintoa dago, meatze-aztarna ondare handia hain zuzen ere: Sopuertako kaltzinazio-labeak, meatzeak, burdinolak... eta esploratzeko txoko amaigabeak. Horrez gain, hainbat abentura-jarduera egin daitezke eta museoak, jatetxeak, landetxeak eta xarmaz beteriko ostatuak ez dira falta.

Bisitatu daitezkeen leku interesgarrien artean hauek daude: mineralak kargatzeko antzinako tokia, Las Barrietas-en, Sopuertan;Alén-eko antzinako meatze-herrixka, Sopuertan;Catalina meatzeko kaltzinazio-labeak, Sopuertan;La Aceña-ko geltoki zaharra edo kargatzeko tokiaren eta lokomotorrek buelta emateko hobiaren aztarnak, Galdamesen;El Pobal burdinola, Muskizen;kargatzeko tokiaren aurriak eta El Once-ko gunea, Abanto-Zierbenan edo Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta Concha Meatzea, Abanto-Zierbenan.

Ibilbide guztian zehar, QR kodea izango duten informazio-panel berriei esker, geolokalizatutako eta eguneratutako hainbat informazio eskuratu ahal izango da, hain zuzen ere Burdinazko Mendien Burdinbide Berdeari buruzkoa. Horrez gain, Bizkaibuseko geltoki hurbilenei buruzko informazioa ere ikusi ahal izango da.

ORDUTEGIAK

Bizkaibuseko APP berriaren funtzionalitatea ere hobetu egin da eta horri esker lineetako ordutegiak ikusteko aukera dago datak ezarriz.

Orain arte informazio hori linea bateko ordutegiei buruz ikusteko aukera zegoen, baina aplikazio berrian jada Bizkaibuseko webgunean bazegoen prestazio berri bat ezarri da eta hala, linea bakoitzaren ordutegiak data zehatzak ezarriz jakin ahal izango dira. Horrez gain, neguko eta udako ordutegietan gertatzen diren aurreikusitako aldaketak ere kontsultatu ahal izango dira.

Bizkaibuseko APPa 2014ko ekainetik dago martxan eta orain arte 145.438 aldiz deskargatu da, 112.954 Android gailuetan eta 32.484 IOs gailuetan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120