Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa

FANT zinemaldiak jarduera osagarriak izango ditu aurten ere

Azkuna Zentroan, "The Vault of Rob Zombie. A Cómic Tribute" erakusketa dago

EUROPA PRESS - Viernes, 28 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:36h

FANTen kartela.

FANTen kartela.

Galería Noticia

FANTen kartela.

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa maiatzaren 5ean hasiko da, eta, aurreko edizioetan bezala, zinemaldia antolatu duen Bilboko Udalak, tokiko beste eragile batzuekin lankidetzan, zenbait jarduera osagarri antolatuko ditu, fantasiazko giroa aretotik kanpora eramateko eta zaleen topaketa bultzatzeko.

BILBO. Horrela, antolakuntzak jakinarazi duenez, San Mames etorbideko 6an dagoen Kazeta jatetxeak menu berezia eskainiko du zinemaldiak irauten duen bitartean, baita kraken aurtengo kartelaren protagonistan oinarritutako pintxoak eta anoak ere.

Halaber, DJ Arantza Callejaren saioa izango da maiatzaren 6an Vía de Fuga tabernan, gauerditik aurrera.

Horrez gain, Kazeta jatetxearekin batera, zinemaldian zehar gonbidatuekin eta ikusleekin elkartzeko lekua ere izango da.

Egun berean, maiatzaren 6an, FANT 23ren programazio osagarriak oraindik postprodukzioan dagoen "Errementari" filmaren aurkezpena eskainiko du. Euskal Herrian oinarritutako kontakizun fantastikoa eta deabrukeriazkoa da, Paul Urkijo euskal zinemagilearen lehenengo film luzea. Proiektua 13:00etan aurkeztuko da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.

Bestalde, maiatzaren 12an, 11:00etatik aurrera, Itxaso del Castillo gidoilariak "Zine Fantastikoko Emakume Munstroak" izeneko ikastaro magistrala eskainiko du Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. 

Emakumeak beldurrezko zinearen imaginarioan bete izan duen lekuan jarriko du arreta. Saioa jende guztiarentzat egongo da zabalik.

Horrez gain, FNAC dendak, zinemaldiaren ohiko laguntzaileetako batek, "FANT&FNAC birusak bilbo inbaditu du" izenburupean, FANT estiloan mozorrotutako pertsonak sarituko dituen lehiaketa egingo du maiatzaren 5ean zinemaldiaren lau egoitzatan (Golem-Alhondiga zine aretoetan, Campos Antzokian, BBK Aretoan eta FNACen bertan). Mozorrotuta eta ok-a jasoko duten lau argazkiak eginda zirkuitua osatzen duten lehenengo hiru pertsonek zinemaldirako bonu bikoitza jasoko dute, eta partaide guztiek opariz beteta egongo diren Susana Pulidok ilustratutako hiru poltsaren zozketan hartuko dute parte.

FANT GEHIAGO 

Gainera, jaialdiaren baitan, FANTek aurten ere erakusketa bat eskainiko du, maiatzaren 5etik 12ra, eta Azkuna Zentroko erabilera anitzeko aretoan bisitatu ahal izango da. "The Vault of Rob Zombie. A Cómic Tribute" erakusketa, zinearekin erlazionatutako 16 marrazkilarik Rob Zombieren irudietan oinarrituta egin dituzten kartelen bilduma da.

Borja Crespok koordinatu duen erakusketa, komiki zale eta marrazkilariaren ibilbide eklektikoari egiten zaion omenaldi grafikoa da. Dagoeneko finkatuta dauden artisten eta talentu berrien artea biltzen du, besteak beste, M. A. Martín, David Rubín, Manuel Bartual, Koldo Serra, Luis Bustos, Mamen Moreu.

Gainera, Borja Crespok erakusketara egingo den bisita gidatua barne hartuko duen hitzaldia eskainiko du, maiatzaren 7an, arratsaldeko 13:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120