IGANDE HONETAN

Autobus zerbitzu berezia abiarazi da Dominion Bilbao Basket partidurako

Bilboko udalak Arenaraino joateko autobus-linea berria ipiniko du

DEIA - 2017(e)ko apirilaren 28a, ostirala - 10:49etan eguneratua

Unidad de Bilbobus circulando por el centro de la villa.

(D. de Haro)

Galería Noticia

Unidad de Bilbobus circulando por el centro de la villa.

Bilboko Udalak RETAbet Bilbao Basket taldeko zaletuen artean garraio publikoa erabiltzea sustatu nahi du. Horretarako, Bilbao Arenako hurrengo partidurako orain arte handitzen zen Bilbobuseko zerbitzua hobetu du, Plaza Biribila estadioarekin lotzeko linea bat ipinita.

BILBO. Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik RETAbet Bilbao Basket - MoraBanc Andorra taldeen arteko partidua hasi-12:30etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120