Gureak taldeak bere lan eta gizarteratzeko enpresa eredua gerturatuko die EHUko ikasleei

EUROPA PRESS - 2017(e)ko apirilaren 27a, osteguna - 13:01etan eguneratua

La UPV/EHU ofrece este curso 112 másteres.

UPV/EHU. (Foto: J. M. Martínez)

Galería Noticia

La UPV/EHU ofrece este curso 112 másteres.

Gureak taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza hitzarmena sinatu dute hainbat ekintza garatu ahal izateko, taldearen lan eta gizarteratzeko enpresa eredua unibertsitateko ikasleei gerturatzeko helburuarekin.

BILBO. Bi erakundeen arteko elkarlana ohikoa bihurtu da azken urteetan. Gureak aspaldi hasi zen EHUn hitzaldiak ematen taldea osatzen duten enpresek eskaintzen dituzten lan aukerak ezagutzera emateko. Halaber, unibertsitateak antolatzen dituen jardunaldietan parte hartu ohidu, eta talderaren egoitzara bisitak antolatu izan dira ikasleek bertatik bertara ezagutu dezaten desgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea helburu duen enpresaren egunerokoa. Horrez gain, urtero hamar ikasle inguruk egiten dituzte praktikak Gureak taldeko enpresatan.

Aurtengo berrikuntza nagusia da EHUren eta Gureak Itineraryren arteko elkarlanari esker sortu den programa berria, behar gehien dituzten pertsonak ahalduntzea xede duena. Esperientzia pilotu honen bitartez, adimen desgaitasuna duten hainbat pertsonek irakasle lanak egingo dituzte Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateetan. Ekimenaren azken helburua da pertsonen trebetasun soziolaboralak garatzea eta unibertsitate esparruan desgaitasuna duten pertsonen inklusioa indartzea.

Gainera, EHUk euskal enpresa taldeak sakontzeko beharra duen hainbat gaien azterketan parte hartuko du aurki. Horien artean azpimarratzekoa da Gureak taldearen langileen artean buruko gaixotasuna duten pertsona kopuruaren igoerak planteatzen dituen erronken azterlana. Egun, badira gaixotasun mentala duten 1.000 pertsona baino gehiago talde horretan lanean. "Errealitate horrek planteatzen dituen erronken alderdi ezberdinak aztertu ahal izateko hausnarketa sakona eta partekatua eskatzen du aditu, Gureak taldeko profesional eta gaixotasun mentala duten pertsonen aldetik", erakundeotako ordezkariek azaldu dutenez.

Gureak taldeak proposatutako beste azterlanek behar gehien dituzten pertsonen parte hartze mailaren inguruan hausnarketa eta maila hori handitzeko gakoak identifikatzen saiatzea eskatzen du. Azken ikerketak desgaitasuna duten pertsonei lanpostu aldaketak edo igarotzeak eskaintzen zaizkienean aldaketekiko azaltzen duten erresistentziaren inguruan hausnartuko du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120